«Orain Udalatik, Plateruena hark sortutako ondasun kultural guztia berreskuratzeko saiakera egingo dugu»
Maider Larrañaga izango da Plateruena berriaren dinamizatzailea. San Agustin Kulturgunean urte luzez aritutakoa, Plateruena biziberritzeko ardura izango du aurrerantzean. 2021ean Plateruena kudeatzen zuen elkarteak desegitea erabaki eta, ondorioz, Plateruenak ateak itxi zituen. Zer suposatu zuen horrek? Plateruenaren ixteak hutsune galanta ekarri zuen. Hutsune pragmatikoa –erakusleiho bat ixteak dakarrenagatik- San Agustinen adibidez asko nabaritu izan dugu, […]