Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
7:56 am,
temperature icon 11°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 28 Km/h

Edozein asetzeko moduko egitarauarekin ospatuko da aurten ere ‘Buzkantz Jaia’ Elorrion

Aurten abenduaren 9tik 13ra bitartean ospatuko da buzkantzari eskainitako jaia. Juan de la Rubiaren organo kontzertuak emango dio hasiera ospakizunari ostiralean, Sortzez Garbiaren Basilikan, 20:00etan.

Zapatuan, berriz, pintxo bira egingo da egun osoan zehar, ekimenera atxikitu diren hamar tabernetan. Honakoak dira: Mai, Bikale, Amilibia Batzokia, Portalekua, Zuloa, Xelai, Tanger, Parra, Giroa eta Zubi.

Domeka egun potoloa izango da; odoloste txapelketa eta herri dastaketa egingo baitira, herriko elkarte gastronomikoetan. 10:00etatik 13:00ak bitartean jarriko dira salgai tiketak Turismo Bulegoan; bost euroren truke, lau pintxo eta ura edo ardoa hartu ahal izango dira lau elkarte gastronomikoetan (Buskantz, Alkartu, Pitxar eta Lagun toki). 12:00etatik 14:30era izango da dastaketa, eta parte-hartzaileek gustukoena bozkatu ahal izango dute. Botoak 14:45ak baino lehen entregatu behar dira Turismo Bulegoan.

Odoloste txapelketaren irabazlea zein den hilaren 13an jakingo da, 13:30ean, Iturri Kultur Etxean. Sari-banaketa ekitaldia egingo da, eta odoloste onena egin duena saritzeaz gain, botoa eman duten herritarren artean ere beste bi sari zozketatuko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu