Amorebieta-Etxanok skatepark berria du hobekuntzak izan dituen Zubiondo parkean
Skatea maite duten pertsonek skatepark berria dute orain egun gutxitatik Zubiondo parkean. Horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak amaitutzat eman ditu pista berria eraikitzeko lanak, 270.000 euroko aurrekontuarekin. Skatepark berria, aurrekoaren leku berean kokatua, erabiltzaile zornotzarren lehentasunen arabera diseinatu da; hala, skatearen bi modalitate nagusiak praktikatzeko aukera du pista berriak: ‘street’ eta `park’. Modu honetara, elementu ezberdinak uztartzen […]