Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
7:01 am,
temperature icon 7°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Amorebieta-Etxanok skatepark berria du hobekuntzak izan dituen Zubiondo parkean

Skatea maite duten pertsonek skatepark berria dute orain egun gutxitatik Zubiondo parkean. Horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak amaitutzat eman ditu pista berria eraikitzeko lanak, 270.000 euroko aurrekontuarekin.

Skatepark berria, aurrekoaren leku berean kokatua, erabiltzaile zornotzarren lehentasunen arabera diseinatu da; hala, skatearen bi modalitate nagusiak praktikatzeko aukera du pista berriak: ‘street’ eta `park’. Modu honetara, elementu ezberdinak uztartzen ditu, skatepark bakar eta oso batean integratuak eta  arestian aipatutako ezaugarriei erantzuna ematen die. Skatepark berrian patinaje lerro guztietan patinatu ahal izango da,  gustu eta maila guztietarako egokia baita. Hau da, aproposa da hasiberrientzat zein  skateboardingean esperientzia handiagoa dutenentzat.

 

Pista berriaren ezaugarriak

Pista berria aurrekoa baino zabalagoa da, inguruko berdeguneen zati bat hartzen baitu. Eremuaren neurriak 65×25 metrokoak ingurukoak dira, hau da, 1.200 m2-ko azalera osotik 900m2 inguru okupatu dira. Skatepark berriak berdeguneko atzeraemangune batzuk ere baditu, patinaje-eremua eta oinezkoen eremua banatzeko balio dutenak. Horrela, pista berria erabat integratu da urbanizazioan.

 

Zubiondo parkean hobekuntzak

Skatepark berriaren obrekin batera, Zubiondo parkearen inguruan ere hobekuntza lanak egin ditu Udalak. Horrela, ingurunea erosoagoa, irisgarriagoa eta seguruagoa izatea lortu da pistaren erabiltzaileentzat eta, oro har, oinezkoentzat, zoladura eta hiri altzari berriei esker. Udalak 130.000 euroko inbertsioa egin du.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu