Ostirala,
2024ko Maiatzak10

MugaKultura

loader-image
Durango
5:44 pm,
temperature icon 25°C
Humidity 33 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Zazpi musika talde igoko dira aurten oholtzara, Arriolako Jazz Blues jaialdian

Zazpi musika talde igoko dira aurten oholtzara, Arriolako Jazz Blues jaialdian. Ostegunean izango da lehenengo kontzertua eta hilaren 20an azkena. Izen handiko musikariak, askotariko jatorrietakoak, izango dira protagonista.

Mingo Balaguer.

Lehenengoak Rumbling Lips bikotea osatzen duten donostiarrak izango dira. 60ko eta 70eko hamarkadetako rockaren eta psikodeliaren eraginak jasotzen dituzte beraien abestietan, eta eszenaratze txundigarriarekin eskaintzen dizkiete kantuak ikus-entzuleei. Ostegunean izango dira Ateneoan, 21:00etan.

Hurrengo egunean, azaroaren 11n, Move Quartet laukotearen txanda izango da; 21:00etan, igoko dira Ateneoko oholtzara. Tradizioa eta abangoardia uztartuz, entzuleak sentsibilizatzeko helburuarekin jardungo dute musikariek.

Larunbatean, hilak 12, Matteo Sansonettoren txanda izango da 22:00etan. Sansonetto bluesman aktiboa da, eklektikoa eta trebea; jazz italiarraren munduko izarra da. Ikuskizuna bermatuta egongo da Ateneoan.

The Van, berriztarrak

Italiatik gertuago etorrita, igandean, azaroaren 13an, Berrizen sortutako The Van taldea izango da gaztetxean, 20:00etan. Rock doinuak nagusituko dira, taldea osatzen duten lau musikarien eskutik.

Jaialdiaren bigarren astean, hilaren 18an, 20:00etan, Juan de Diego tronpeta jotzaile bilbotarraren txanda izango da Ateneoan. Beste hiru kiderekin batera, Grebalariak izeneko diskoa izango du ikuskizunaren oinarri; 1919ko grebalariei doinu ederrez egindako omenaldia da.

Azaroaren 19an, Mingo Balaguer artista ezagunak eskainiko du kontzertua, Ateneoan, 22:00etan. Sevillan eman zituen lehenengo urratsak, eta ordutik 17 disko argitaratu ditu; ibilbide oparoa duen musikaria da.

Bukatzeko, azaroaren 20an, Diablues ta Bluezifer bikoteak emango dio amaiera aurtengo jaialdiari. Mississippiko doinu zaharrei ukitu pertsonala ematen diete bergararrek, eta kontzertuetan Amerikako Estatu Batuetako hegoaldean aspaldi zegoen giroa arnastu daiteke. 20:00etan izango da Portalekuan.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu