Astelehena,
2024ko Maiatzak06

MugaKultura

loader-image
Durango
7:58 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Archivo para Kultura

Triki Piu Pand taldeak eta Hip Hop dantza taldeko kideak hartuko dute parte Amorebietako Magoen kabalgatan

por / 3 enero, 2023

Eguberriak magiaz beteriko egunak dira, eta are gehiago etxeko txikientzat, ilusio bereziarekin bizitzen baitituzte haurrek jai egun hauek. Dagoeneko Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasota, orain Magoak dira Amorebieta-Etxanora heltzear daudenak. Hori horrela, datorren urtarrilaren 5ean, musika, goxokiak, alaitasuna eta bereziki magia nagusi izango dira herriko kaleetan Meltxor, Gaspar eta Baltasarren etorrerarekin. Urtero legez, Magoek […]

Unai Iturriaga durangarrak eta Aitor Bizkarra abadiñarrak pozez hartu dute bertsoen itzulera Plateruenako berotasunera

por / 3 enero, 2023

Jon Baraja Plateruenak ohiko jarduera bat berreskuratu zuen 2022a agurtzeko: Urteko Azken Bertso Saioa. Giro aparta bizi izan zen -sarrerak bi egunetan agortu ziren- eta punta-puntako bertsolariek hartu zuten parte, haien artean Aitor Bizkarra abadiñarra eta Unai Iturriaga durangarra. Azken hau gaiak jartzeaz arduratu zen. Urte bi eta gero, Berbaro Elkarteak mimoz antolatzen duen Urteko […]

Kaixo! ‘MugaKultura.eus’ gaur jaio da Durangaldeko mendietatik mundura

por / 2 enero, 2023

Iban Gorriti · Muga Kultura egunkari digitalaren sortzailea da 2023ko urtarrilaren 2tik aurrera, nik, Iban Gorriti Durangoko kazetari eta argazkilariak, egunkari digital berri bat sortu dut, MugaKultura.eus izenekoa. Egunkariak duela zortzi urte baino gehiagotik Mugalari.info-k izan dituen web eta sare sozial berberak mantentzen ditu. MugaKultura.eusek aisialdirako eta entretenimendurako edukiak eskainiko ditu. Kultura izango da adierazpen […]

‘El villancico ‘Mesias sarritan’ es durangués, y, ¿’Hator, hator’?’, por Anisia Serendipia

por / 2 enero, 2023

Anisia Serendipia   Hator hator  Trakatan trakatan_ Iru errege aundiak eldu dira urrutik aur baten ikustera munduko edertatik. Artzaiak Belen´era dakarten adiñak, ardiak elur baño bai txuriagoak_ Miguel de Unamuno escribió esta poesía que titula Gabon-Abestia y que dedica a Bartolo de Ercilla, en una época en la que el filósofo y el músico mantenían […]

Jesus Mari Arruabarrena argazkilariak lanbide tradizionalei buruzko liburu jakingarria argitaratu du

por / 2 enero, 2023

Jon Baraja Jesus Mari Arruabarrena Gaztelurrutia garaitarrak Lege zaharrean: lanbideak galzorian liburua sortu du. Bertan, Euskal Herriko 26 ogibide tradizionalei buruzko 115 irudi bildu ditu. Argazkilari bezala hiru hamarkadatan zehar egindako lanaren emaitza da. Jesus Mari Arruabarrena Gaztelurrutia argazkilariak liburu berri bat argitaratu du. Lege zaharrean: lanbideak galzorian da bere azken sorkuntzaren izenburua eta Durangoko […]

MOCKER’S · ‘Adi seinaleari’, Ritxi Blanco

por / 2 enero, 2023

Ritxi Blanco · Durangoko Mocker’s taldeko gitarjolea da 2020ko martxoa. Aurreko urteko irailean kaleratutako Oreka Ahula diskoa aurkezten ari ginela pandemiak eztanda egin zuen eta hurrengo hilabetetarako hitzordu guztiak bertan behera gelditu ziren. Urte horretako irailean bizitzak abiadura hartu, Asier Holandara joan eta taldea, 10 urteren ostean, lozorroan sartu zen halabeharrez. 2022ko abuztua. Erbesteko abentura […]

Igor Elortzak eta Rafa Ruedak ‘Anonyme popular’ aurkeztuko dute Elorrioko Arriolan otsailean

por / 31 diciembre, 2022

MugaKultura.eus  Igor Elortza bertsolari durangarrak eta Rafa Rueda musikari mungiarrak Anonyme Popular aurkeztuko dute Elorrioko Arriola Antzokian otsailaren 10ean. Zita 20.00etan hasiko da. Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Igor Elortza bertsolariak, gutartasun lanbrotsu baten erdian. […]

1 106 107 108 109 110 663

Bilatu