Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
7:46 am,
temperature icon 11°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

MOCKER’S · ‘Adi seinaleari’, Ritxi Blanco

Ritxi Blanco

· Durangoko Mocker’s taldeko gitarjolea da

2020ko martxoa. Aurreko urteko irailean kaleratutako Oreka Ahula diskoa aurkezten ari ginela pandemiak eztanda egin zuen eta hurrengo hilabetetarako hitzordu guztiak bertan behera gelditu ziren. Urte horretako irailean bizitzak abiadura hartu, Asier Holandara joan eta taldea, 10 urteren ostean, lozorroan sartu zen halabeharrez.

2022ko abuztua. Erbesteko abentura bukatuta, Asier bueltan dugu ikasturte honetan. Hurrengo ikasturtetik aurrera bizitzak emango diguna ez dakigunez, abenduko oporretan urte hauetan pilatu ditugun erantzunik gabeko galderez beteriko abesti berriak grabatzeko beharra sentitu genuen. Horretarako, aurreko diskoan bezala, El Palmarreko (Andalucia) herrian kokatuta dagoen Trafalgar estudioetara jotzea erabaki genuen Curro Ureba (Viaje a 800, Atavismo, Bourbon) ekoizlearen gidaritzapean.

2022ko abendua. Eguberri eguneko bazkarian kale egin eta 1000 kilometro egin genituen Cadiz aldera. Gabon zahar egunean Durangora bueltatu aurretik bost egun izan ditugu hilabete hauetan landutako abestiak grabatu ahal izateko. Estudioko grabazio batek suposatzen duen errusiar mendia gaindituta, poza eta higadura eder baten arteko sentsazioarekin, doinu berriak prest utzi ditugu hurrengo hilabeteetan eszenatokietara berriz igotzeko. Adi seinaleari!

 

Mockers taldea eta soinu teknikaria Cadizen.

Los durangarras Mocker’s estrenan su disco ‘Argi egin’ en marzo de tres canciones de larga duración grabadas en Cádiz

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu