Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
10:21 am,
temperature icon 14°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Kaixo! ‘MugaKultura.eus’ gaur jaio da Durangaldeko mendietatik mundura

Iban Gorriti

· Muga Kultura egunkari digitalaren sortzailea da

2023ko urtarrilaren 2tik aurrera, nik, Iban Gorriti Durangoko kazetari eta argazkilariak, egunkari digital berri bat sortu dut, MugaKultura.eus izenekoa. Egunkariak duela zortzi urte baino gehiagotik Mugalari.info-k izan dituen web eta sare sozial berberak mantentzen ditu.

MugaKultura.eusek aisialdirako eta entretenimendurako edukiak eskainiko ditu. Kultura izango da adierazpen zabalenean. MugaKultura.eus: Durangladeko entretenimenduaren gida izango da gure leloa.

Euskaldunagoa

Eta plus bat izango du: informazio gehienak euskaraz izango dira. Euskara gehiago egongo da gaztelania baino, egunkari digital honek ere Euskal Herriko ama-hizkuntzaren normalizazioari ekarpena egin nahi diolako.

MugaKultura.eus Durangaldeko kultura, turismoa, historia eta aisialdi mota guztietan bereiztuko den komunikabide bakarra izango da. Entretenimendu hutsa izango da. Mugalari.info kulturaren erreferentea izan da eta orain MugaKultura.eus izango da.

Webguneak, halaber, publizitatea kontratatzeko aukera gehiago izango ditu, banner eta prezio-tarifa berriekin. Hala ere, gaurkotasunari eutsiko diogu orain arte bezala, eduki mota berdinei eutsiz eta berriak gehituz; hau da, denetik gehiago eskainiko dugu. Zure ondoan egoten eta zure erantzunak zein ekarpenak irakurtzen jarraitu nahi dugu sare sozialetan, ezer aldatu gabe.

Gure eskualdeko mendiak islaten dituen M bat

Gure logoa Muga esan nahi duen M bat da, gure eskualdeko mendiak islaten dituen M bat, eta mugen artean, Amorebieta-Etxano, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio eta Zaldibarko herritarrak elkar topo egingo dugu.

MugaKultura.eus zure ondoan dago jadanik. Gozatu!

Muga Kultura megakultura da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu