Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
7:56 am,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Jesus Mari Arruabarrena argazkilariak lanbide tradizionalei buruzko liburu jakingarria argitaratu du

Jon Baraja

Jesus Mari Arruabarrena Gaztelurrutia garaitarrak Lege zaharrean: lanbideak galzorian liburua sortu du. Bertan, Euskal Herriko 26 ogibide tradizionalei buruzko 115 irudi bildu ditu. Argazkilari bezala hiru hamarkadatan zehar egindako lanaren emaitza da.

Liburu berriaren azala. © JESUS MARI ARRUABARRENA

Jesus Mari Arruabarrena Gaztelurrutia argazkilariak liburu berri bat argitaratu du. Lege zaharrean: lanbideak galzorian da bere azken sorkuntzaren izenburua eta Durangoko Azokan aurkeztu zuen. Bizkaiko Foru Aldundiak editatu duen lanak ogibide tradizionalak ditu ardatz. Izan ere, bere orrialdeetan antzinako 26 lanbide jorratzen ditu 115 argazkiren bitartez.  “Argazki-liburua da, horri eman diot garrantziarik handiena, baina fitxa batzuk osatu ditut eta hor azaldu dut zertan datzan ofizio bakoitza, bere prozesuak, erabiltzen den tresneria, lanbide bakoitzaren hitz bereziak…”, adierazi dio MugaKulturari Garain bizi den egileak.

Arruabarrena liburuaren egilea da. © PATXI GRANADO

Liburu hau argazkilari bezala hiru hamarkadatan zehar burututako lanaren emaitza da. “Lanbide tradizionalak deigarriak egin zaizkit beti. Pixkanaka hasi nintzen, liburu bat egiteko inolako asmorik gabe. 80ko hamarkadan ekin nion eta argazki asko ordukoak dira. Gero beste bultzada bat eman nion orain dela hamar bat urte Gerediaga Elkartearen beka bati esker. Eta azken aldian lanbide urbanoagoak landu ditut batez ere”, azaldu du dagoeneko hamar bat liburu argitaratu dituen egileak.  “Beste hiru edo lau ditut etnografiari lotutakoak eta azken urteetan beste hiruzpalau liburu artistikoagoak, pertsonalagoak, egin ditut”, gehitu du.

Argazki gehienak Bizkaikoak dira

Lege zaharrean: lanbideak galzorian lanean agertzen diren 26 ofizio horiek bost multzotan sailkatuta daude: baserrikoak, basokoak, tailerrekoak, hirikoak eta itsasoari lotutakoak. Besteak beste, irakurleak karegintza, arotzeria, uztarrigintza, zahatogintza, denda tradizionalak, larrugintza, alga-bilaketa edota ontzigintza bezalako lanbideak aurkitu ahal ditu. Batzuk dagoeneko desagertu egin dira eta beste batzuk desagertzeko zorian daudela dirudi. Beste batzuk, ordea, eraldaketa handia jasan dute garai berrietara egokitzeko, hala nola artzaintza eta argazkigintza.

“Argazki gehienak Bizkaikoak dira, baina kasu batzuetan lanbidearen irudi osoagoa egiteko edo hemen ez daudelako beste probintzia batera joan naiz. Adibidez, kaikugileen eta almadiazainen argazkiak ateratzera Nafarroara joan naiz”, zehaztu du Arruabarrenak, itzultzailea ofizioz.

Jesus Mari Arruabarrena eta Iñaki Mendizabal ‘Lege zaharrean’ liburuaren aurkezpenean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu