Udalak 37ko Abadiñoko Biktimen Memoria berreskuratzeko ikerketa sustatuko du
Datorren domekan 87 urte beteko dira Durango bonbardatu zutenetik. Asko dira oraindik gertaera mingarri horien inguruan dauden galderak, baina Durango 1936 Kultur Elkarteak eta Gerediaga Elkarteak duela gutxi bultzatutako ikerketa batek erakusten duenez, egun horretako bajen erregistroak lau pertsona berariaz identifikatzen ditu «Abadiñoko bonbardaketan hildako» gisa. Duela hilabete batzuetatik hona, Abadiñoko Udalak elkarrizketak izan ditu Durango 1936 […]