Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
3:52 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 56 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Gerediaga Elkarteak eta Krisktin Dantza Taleak Martxoaren 31ko bonbardaketan hildakoak omenduko dituzte

Herritarrek bitimei egiten dieten aitortza eta oroimen ekitaldia egingo da martxoaren 31n, Andra Mariako elizpean, 19:30ean hasita. Gerediaga Elkarteak eta Kriskitin dantza taldeek antolatutako ekimena da, Durangoko udalaren laguntzarekin.

ARGAZKIA · MUGA

 

1937ko hondamendia bizi izan zuen durangar bati aitortza eginez, biktima izan ziren guztiei egiten zaie omenaldia. Aurten Ana Maria Valdubieco Pujana izango da lekuko hori.

6 urte zituen Ana Mariak Durango 1937ko martxoaren 31n bonbardatu zutenean. Santa Ana elizaren ondoan bizi ziren, “hormako erlojuak” zituen etxearen parean. Egun horretatik gogoratzen dueña sirena hotsa da, eta izeko Edurnek eskutik ebatu eta Santa Anako elizpean babestu zirenekoa, lurrezko sakuak horretarako ipinita zeudelako. Eta gutxira, amama agertu zela, ur-baldea buruan latsarrira joateko, baina babesa hartu zuela beraiekin. Eta bapatean, bonbak lehertzen gogoratzen ditu, izan zen zarata eta hautsa, Euren etxea izan zen suntsitu zuten lehenengoetako bat. Ana Mariak berak ikusi zuen etxea parez pare jausten, 6 urterekin. Hurrengo egunean Bilbora joan ziren, han zuten senide baten etxera. Ez du gogoratzen noiz bueltatu ziren Durangora berriro. Baina, bueltan Intxaurrondon izan zuten etxea, eta gogoan dauka Durangoko alde zaharrean etxe asko oraindik hondatuta zeudela.

Gertaera dramatiko horrek Ana Mariarengan denboran iraun eta ondorengoei transmititzen jakin dien giza balioak itzi zizkion: Elkartasuna, abegikortasuna, apaltasuna, austeritatea, tinkotasuna eta kemena.

Ekitaldia Estibaliz Gonzalez ermuarrak aurkeztuko du. Oholtza gainera, Aitor Echarte eta Maite Lopez aktore durangarrak ere agertuko dira. Durango 1936 Kultur Elkarteak batutako lekukotzetan oinarritutako irakurketa dramatizatua egingo dute, gaur gaurkoz garaia.gerediaga.eus webgunean kontsultagai daudenak.

Ekitaldiko musika Peio eta Itsua bikoteak ipiniko dute, baina oholtza gainean Alfonso eta Pablo musikariek lagunduta izango dira. Musikari durangarren lantzen duten rap doinuz gogoratuko ditugu aurten bonbardaketan hildakoak. Ohorezko dantzak Kriskitin dantza taldearen eskutik izango dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu