Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
9:07 am,
temperature icon 7°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Laumunarrietak eta Udalak Elorrioko bonbardaketaren 87. urteurrena oroituko dute

 · Martxoaren 31n, 12:00etan, lore eskaintza egingo dute San Juan eta Berriotxoa kaleen arteko monolitoan.

 

1937an Aviazone Legionaria 213 zenbakidun eskuadrilla faxistak Elorrion egindako bonbardaketaren 87. urteurrena dela eta, Memoria Historikoaren Laumunarrieta 1937 Elkarteak, Elorrioko Udalarekin lankidetzan, «ekitaldi xume bat» antolatu du martxoaren 31n eraso haren biktimak omentzeko.

San Juan eta Berriotxoa kaleen artean dagoen monolitoaren aurrean lore eskaintza egingo dute, frankismoaren errepresioaren ondorioz hildako, zauritutako eta jazarritako herritar zibilen omenez.

Bestalde, urtean zehar hitzaldiak eta pelikulak programatuko dituzte Laumunarrietakoek, herri mailan zein ikastetxeetan, memoria lantzen jarraitzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu