Gerediaga elkarteak Durangaldeko herrietako ondare bizia erakutsiko du hamar hitzordutan
Gerediaga Elkarteak, aurten ere, Durangaldeko hainbat herrietako ekitaldiak koordinatzen ditu Ondarearen Europako Jardunadien harira. Hain zuzen ere, aurten, 10 udalerritako eskaintza diseinatu du. Urrian zehar, asteburuetan, Durangaldeko ohiturak, dantzak, ipuinak eta bizimodua ezagutzeko aukera izango da. Ekitaldi bat izan ezik (Izurtzako Etxaburutorreko bisita), euskaraz egingo dira ekitaldi eta bisita guztiak. Gainera, euretako askok gastronomia izango dute gehigarri. Gaztaina jana, […]