Ostirala,
2024ko Uztailak12

MugaKultura

loader-image
Durango
3:57 pm,
temperature icon 21°C
Humidity 69 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna Abadiñon egingo da larunbatean

KULTURA ABADIÑO

2022an antolatu zen azkenengoz, Otxandion, Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna. Aurretik, 50 urtez, Gerediaga Elkarteak koordinatzen zuen ekitaldia dantzariek eurek antolatu zuten. 2018an, lehenengo Berrizen hasi ziren, gero, pandemia etorri zen, eta gainbeheran zegoen ospakizuna eten egin zen. 2022an Otxandion, Durangaldeko herri batzuetako dantza taldeak elkartu ziren berriro.

Ez da egon eta ez dago eskualdeko dantzariak elkarren berri izateko sarerik Durangaldean. Herri gehienetan, gainera, zailtasunak dituzte plazara aterako den talde bat eratzeko. Gainbeheran dago Dantzari-Dantza Durangaldean.

Kontrastean, Dantzari-Dantza ondare inmaterial aberatsa da. Adituen ustez, lurralde zabalago baten egiten ziren dantzen ondorengoak dira, baina XIX. mendean Durangaldeko herri batzuetan baino ez ziren gorde. Gero, XX. mendeko loraldiari esker, berriro zabaldu ziren Bizkai guztira.

Zer nolako ondarea galtzen dabilen ohartuta, eskualdeko dantzari batzuk Gerediaga Elkartera laguntza eske jo dute aurten eta Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna berreskuratzeko saiakera egingo da. Horregaitik, eskualdeko dantza talde guztiei egin zaie parte hartzeko gonbitea eta hori errezteko, aurreko edizioetan jartzen ziren partehartze-irizpideak malgutu egin dira. Adibidez, Dantzari-Dantza izenagaz ezagutzen den dantzen multzoko pieza guztiak jakin barik ere egongo dira plazan dantzariak eta bakoitzak bere aldaerak erakutsiko ditu. Aurten, partehartzeari eman diote garrantzia antolatzaileek, talde bakoitza bere izaera eta egoerarekin.

Durangaldeko dantza taldeak elkar ezagutu eta saretzeko ahalegina izatea ere nahi dute antolatzaileek. Herriaren ondarea den heinean bere garrantzia nabarmen azaleratzea nahi da,  eta eskualdeko herritarrek eta erakundeek merezi duen arreta eskaintzea. Aurtengo ekitaldia dei bat ere bada, gertu daukagun ondarea ezagutu, zaindu eta zabaltzeak duen garrantziaz konturatzeko.

6 herri, 10 dantza talde

Abadiñoko San Trokaz plazatik kalejirarekin hasiko dute  arratsaldeko 17:30ean  eguneko ospakizuna

Probaleku aurreko parkinerako bidea egingo dute dantza taldeek Zelaieta zeharkatuz.  Bertan, Dantzari-Dantzako 9 piezak dantzatuko dituzte: Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata joko txikia, Banangoa, Binangoa, Ezpata joko nagusia, Launangoa, Makil-dantza eta Txotxongiloa. Amaieran, soka-dantza edo erregelak egingo dira.

Egunari amaiera emateko, 20:30ean hasita, Oxabi taldearekin poteo musikatua egingo da tabernaz taberna.

Larunbateko erakustadian parte hartuko duten taldeak honek dira:

Abadiñoko Talde Batuak – Bi talde izango ditu.

Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo

Durangoko Kriskitin, Tronperri eta Txoritxu Alai

Iurretako dantzariak

Mallabiko Gazte Alai

Zornotzako Udabarri

Talde Batuak  50+3

Abadiñoko Talde Batuak izango da Durangaldeko Ezpatadantzari Eguneko anfitrioia. 2020an 50 urte bete zituen taldeak, baina pandemiak bete-betean harrapatu zituen eta ezin izan zuten ospatu. Larunbatekoa izango da, beraz, taldearne ospakizunaren zati bat: 50+3

1970. urtean taldea sortu aurretik, Abadiñon baziren dantzariak. Baina, 60ko hamarkadan, abadiñar batzuk auzo bakoitzean dantza taldeak sortzeko lanean hasi ziren. Eta sortu ere sortu ziren: Hamabi Harri Gerediagan, Alluitz eta Alluitz Txiki Mendiolan, San Martin taldea Gaztelun, San Trokaz eta San Trokaz Txiki Zelaietan, Trañapadura Matienan eta Muntsaratz.

70eko hamarkadan Bizkaiko Dantzarien Biltzarra sortu eta bertako kide izateko federatu behar zenez, ikusita auzoetan hainbat talde sortu zirela, Abadiñoko dantzariak “Talde Batuak” izenagaz parte hartzea erabaki zuten.

Gaur egun, Abadiñon bi talde daude: Talde Batuak eta Iluntze, azken hau Matienan. Eta oraindik ere, belaunaldi ezberdinetako dantzariak elkartuta, Mendiolan eta Gerediagan auzokoak ateratzen dira plazara jaietan.

Talde Batuak taldeari dagokionez, nesken eta mutilen talde bana daukate, eta hainbat gaztetxo ere bai. Santo Domingo egunean entsegu nagusia, San Trokaz egunean eta Errogatiba egunean dantzan egitea dira euren urteko hitzordu nagusiak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu