Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:10 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Jan-Lukas Menzel ozeanografo zornotzarrak klima aldaketari buruzko datuak azalduko ditu Amorebietan

Euskadi AsteKlima 2023 ekimenaren laugarren edizioan murgilduko da irailaren 22tik urriaren 1era, Klimaren eta Energiaren Astean. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako ekimen honen helburua da herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean.

Jan-Lukas Menzel zornotzarra.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du ekimenarekin eta gizarte zornotzarrarekin batera klima aldaketaren garrantzia eta eman beharreko pausuak aztertu nahi ditu. Edizio honetan gai nagusia Ozeanografiaren eta eremu polarren garrantzia izango da eta bi hitzaldi izango dira Zalaieta Zentroko auditorioan: lehena irailaren 25ean izango da, 18:00etan, 10 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Bigarrena irailaren 26an izango da, arratsaldeko 18:30etan, 14 urtetik gorakoentzat.

Jan-Lukas Menzel: “Ozeanografiak zeregin garrantzitsua du sistema globalak nola funtzionatzen duen aztertzeko eta ulertzeko”

Horrela, hitzaldietara bertaratzen diren pertsonek Jan-Lukas Menzel ozeanografo zornotzarraren eskutik klima aldaketaren nazioarteko panelaren azken txostenean aurkeztutako datu klimatikoak ezagutu ahal izango dituzte; era berean, ozeanografoak nabarmenduko du giza ongizatea, neurri handi batean, ozeanoen mende dagoela, baliabidez hornitzen gaituztelako eta klima globala erregulatzen dutelako.

Jan-Lukas Menzelek ozeanografiak sistema globalak nola funtzionatzen duen eta gertatzen ari diren aldaketek, gure ardurapeko aldaketek, ondorio itzulezinak izan ditzaketela aztertzeko eta ulertzeko duen eginkizuna azpimarratuko du. Horretarako, poloetako eremuetan jarriko du arreta, eta, bereziki, Antartikoko kontinentea inguratzen duten uretan. Bertan, bi ikerketa-kanpainatan parte hartu zuen, poloetako ikerketa-plataforma aurreratuenetako batean: Hegoafrikako «Agulhas II» ontzi izotz-hauslea. Amaitzeko, poloetako zonaldeetarako ikerketa-kanpaina bat nola prestatzen den azalduko du, eta ikerketa-ontzi batean egunerokoa nolakoa den erakutsiko du. Hitzaldia duela gutxi egindako espedizioen argazki eta bideoekin ilustratuko da.

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu