Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
11:42 am,
temperature icon 16°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

Gerediaga elkarteak Durangaldeko herrietako ondare bizia erakutsiko du hamar hitzordutan

Gerediaga Elkarteak, aurten ere, Durangaldeko hainbat herrietako ekitaldiak koordinatzen ditu Ondarearen Europako Jardunadien harira. Hain zuzen ere, aurten, 10 udalerritako eskaintza diseinatu du.

Abadiño. GEREDIAGA ELKARTEA

Urrian zehar, asteburuetan, Durangaldeko ohiturak, dantzak, ipuinak eta bizimodua ezagutzeko aukera izango da. Ekitaldi bat izan ezik (Izurtzako Etxaburutorreko bisita), euskaraz egingo dira ekitaldi eta bisita guztiak. Gainera, euretako askok gastronomia izango dute gehigarri. Gaztaina jana, txitxiburduntzia, txokolate jana edota tostadak dastatzeko aukera izango da.

Ekitadiak doakoak dira, baina aurrez izan eman behar da, lekua mugatua delako. Bizkaiko Foru Aldundiak egokitu duen webgunean – ondareabizkaia.eus – eman behar da izena.

Gerediaga Elkarteako Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzeko Garai, Abadiño, Berriz, Atxondo,Otxandio, Zaldibar, Iurreta, Mallabia, Mañaria eta Izurtzako udalen laguntza jaso du. Abadiñoko ekitadia Bizkaiko Batzar Nagusiek ere babesten dute.

Kronologikoki eta herrika, honek dira Gerediaga Elkarteak diseinatu eta koordinatzen dituen ekitaldiak Durangaldean Ondarearen Europako Jardunaldien barruan:

IRAILAK 30 – GARAI

Errituak eta ohiturak / 10:30 – Ibilbide gidatua eta dastaketa

Gidariak eta hizlariak Juan Mari Totorika eta Lazaro Milikua.

Garai beti egon da lurrari oso lotuta. Lehenago prozesioak eta letaniak egiten ziren uzta eta eguraldi ona eskatzeko, ekaitzak uxatzeko… eta oraindik ere mantentzen dituzten orduko ohitura batzuk.

IZENA EMAN

URRIAK 1 – ABADIÑO

Lur Gainean Itzal azpian / 11:30 – Solasaldia

Leire Milikua Larramendiren «Lur gainean, itzal azpian (2022)» saiakera ardatz hartuta, egileak zuzendutako solasaldia Alazne Itxauspe Elolarekin eta Leire Ayala Mazorriagarekin

Nekazaritza Durangaldean oraindik bizirik dagoen ogibidea da. Ogibideaz, eta emakumeek izan duten parte-hartze eta ordezkaritza publikoaren inguruan gogoeta egiteko saioa izango da.

IZENA EMAN

URRIAK 7 – BERRIZ

Dantzari Dantza / 11:30 – Hitzaldia, ikastaroa eta dastaketak

Dantzari-Dantza bederatzi dantza dituen dantza-sorta da. Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe dantza taldeko kideek Agintariena eta Banangoa dantzak erakutsiko dizkiete partehartzaileei. Gainera, Berrizko San Pedro jaietan dantzariek edaten duten pontxea dastatzeko aukera egongo da. Pontxe horren errezeta sekretua da eta udaletxean dago gordeta.

IZENA EMAN

URRIAK 8 – ATXONDO

Anboto Mariren altzoan / 11:00 – Ibilbide gidatua

Jesus Eguzkizak «Eguzki» Arrazolako auzoan zehar garai bateko siniskera, ipuin eta pasadizoak gogoratuko ditu. Trenbidean zehar ibilbidea eta eta haitz azpiko pasaiaz disfrutatu bitartean zazpi geraleku egingo dira. Azkenengoan, Tope tabernan, gaztaina erreak jateko aukera izango da.

IZENA EMAN

URRIAK 14 – OTXANDIO

Akelarretik Txitxiburduntzira / 12:00 – Hitzaldia, kantaldia eta dastaketa

Soinubil elkartearen eskutik Bittor Kapanagak euskaran oinarritutako teoria interesgarriak ezagutzeko aukera izango da. Besteak beste, euskaldunen erlijio zaharraren barruaan Txitxiburduntziaren jatorria zein zen azaldu zuen.

IZENA EMAN

URRIAK 15 – ZALDIBAR

Sorginen prestaketak / 11:30  – Ibilbidea eta tailerra

Mentxu Amunategiren eskutik inguruko belarrak ezagutzen eta erabiltzen ikasteko hitzordua izango da.

IZENA EMAN

URRIAK 21 – IURRETA

Kanpaiak eta esanahiak / 17:00 – Hitzaldia eta proiekzioa

Antton Mari Aldekoa-Otalorak kanpaiak jo bitartean Eñaut Aiartzaguenak euren esanahia azalduko du. Kanpaiak, garai baten, herriko gertakizun ezberdinen berri emateko erabiltzen ziren.

IZENA EMAN

URRIAK 22 – MALLABIA

Lehengo lanbide zaharrak gogoan / 12:30 – Erakusketa eta hitzaldia

Pello Mugarzak, Justo Azagirrek eta Jesus Mari Uribelarreak idatzitako «Baserriko lanabesak, tresnak eta trepetxuek – iraganeko bizimodu baten lekuko» liburuan oinarritutako ekitaldia. Liburuan jasotako lanabes batzuen erakusketa eta erabilera zein zen erakutsiko dute.

IZENA EMAN

URRIAK 28 – MAÑARIA

Errose Bustintza, Mañariko larrosa, herriaren boza / 17:00 -Ipuin irakurketa eta txokolate dastaketa

Mañariko idazlearen ipuinei abotsa jarriko die Esti Gonzalezek. Modu horretara, osaba Kirikiñoren itzalpetik argira aterako dugu. Txokolate jana izango da gerturatzen direnentzat.

IZENA EMAN

URRIAK 29 – IZURTZA

Erdi Aroan jaten / 10:30 eta 12:30 – Hitzadia eta dastaketa

Juan Manuell Gonzalez Cembellinek Etxaburuko dorrea jantoki moduan erabiliko du garai bateko gastronomiaren gaineko hurbilketa egiteko. Etxaburutarrak nortzuk ziren eta dorretxearen historiari ere errepasoa egingo dio. Dastaketa txikia izango da amaieran.

IZENA EMAN

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu