Egun eder hauetaz gozatu, merezi dugu eta
«Hiru urte igaro behar izan dira berriz ‘Gora San Fausto!’ gure indar eta gogo guztiekin oihukatzeko. Eta durangar gisa esan behar dut bihotzez oihukatuko dudala. Hilabete oso zailak igaro ditugu, baina bi urteren ostean Patxikotxu eta Pantxike gure zain daude berriz ere, kalera irteteko gogoz beterik».