Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
2:20 am,
temperature icon 7°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

BERTSIO GAUA · Plateruena Kultur Aterpea bete nahi dugu!

Paule Ixiar Loizaga

Aurten Rio de Oro elkartearen 10.urteurrena ospatzen gabiltza, eta aitzakia honen harira urteroko jaialdiari formatu ezberdin bat eman nahi izan diogu.

Maiatzaren 20an izango da, Landako inguruan. Egun osoko egitarauari amaiera emateko, BERTSIO GAUA antolatu dugu Plateruena Kultur Aterpean. Hainbat musika talde edo bakarlarik osatuko dute gaubela, nahi duten artista edo taldea 15-20 minutuz bertsionatuz.

Lehiaketak inguruko musikariei Plateruena bezalako antzoki berezi batean jotzeko aukera emango die, eta ez hori bakarrik! 500 euroko saria egongo baita jokoan! Hainbat irizpide hartuko dira kontuan: Alde musikala, eszenografia, zuzenekoa… Eta hori guztia epaitzeko goi mailako gonbidatuak izango ditugu; Nerea Aizpurua, Mikel Nuñez, Izaro Andres eta Iker Lauroba.

Mimo handiz prestatzen gabiltza ekitaldia, eta orain arteko erantzuna itzela izan da. Talde ugarik eman dute izena, bertsiotarako oso proposamen interesgarriekin gainera. Laster emango ditugu jaialdiaren inguruko zehaztasun gehiago, baina bien bitartean, gorde maiatzaren 20a zuen agendetan, Plateruena Kultur Aterpea bete nahi dugu eta!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu