Xabier Egiarte zornotzarra, Durangoko San Agustinen Arestiri buruzko ikuskizunean
MUGA SAN AGUSTIN Joxan Goikoetxea musikariak Gabriel Aresti Mug(H)arri sorkuntza eszenikoa aurkeztuko du abenduaren 5ean, San Agustin Kultur Gunean, Euskameratako kideekin batera. Poeta bilbotarraren heriotzaren 50. urteurrena dela eta sortutako ikuskizuna abenduaren 5ean helduko da Durangora. Joxan Goikoetxeak gidatutako Gabriel Aresti Mug(H)arri lana 20:00etan taularatuko dute San Agustin Kultur Gunean, euskaraz eta 75 minutuko iraupenarekin. […]






