Amorebieta-Etxanok zoru pelbikoaren patologiaren prebentziorako ikastaro bat antolatu du
Mugalari Amorebieta-Etxanoko Udalak emakumeei zuzendutako ikastaro bat antolatu du zoru pelbikoaren patologiaren prebentziorako. Zoru pelbikoa muskulu eta lotailu multzo bat da, sabelaldeko barrunbea ixten duena beheko aldetik. Puxikari eta uretrari eusten diote, baita umetokiari, baginari eta ipurtesteari ere. Erditzeek, adinak edo ohitura txarrek berau ahultzea ekar dezakete ondokoak sorraraziz: txizari eutsi ezina, prolapsoak, sexu disfuntzioak […]