Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
8:54 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Aurkezpen jai batekin hasiko da urriaren 28an ‘Aisialdia gaztea’ abadiñarrentzako egitaraua

Mugalari

 · Hilaren 25ean hitzaldi bat emango da Txanportan familiei informazioa emateko

 Aurkezpen jai batekin hasiko da urriaren 28an,  Abadiñoko probalekuan, 18:00etatik 21:00era bitartean, herriko 10-18 urte bitarteko gazteei aisialdiko ekitaldiak euskeraz egiteko aukera emateko Abadiñoko Udalak prestatutako Aisialdia Gaztea egitarauaren hirugarren edizioa, Gazteria Arloko zinegotzi Ima Zapardiezek gaur esan duenez. Horren aurretik, Udalak  informazio batzar bat egingo du hilaren 25rako, Txanporta Kultur Etxean, 18:15etan, egitarau horri buruzko informazioa emateko familiei.

Abadiño WEB

ARGAZKIA · I.Gorriti

Jai horretan  konfiantza eta jakintzazko jolasak egingo dira, zunba saio bat eta herri afari bat, afaltiar bakoitzak etxetik ekarritako janariekin.

Jaian izena emateko epea zabalik dago urriaren 26ra arte, Errota Kultur Etxean nahiz Udal Mediatekan. Izena ematean bost euroko bermea jarriko da, jaiaren egunean itzuliko dena.

Aisialdi Gaztea egitarauko ekintzak asteburuan egiten dira beti. Iaz 30 neska-mutilek hartu zuten parte, bataz beste, antolatutako 16 ekintzetako bakoitzean (gaupasa bat, sukaldaritzako tailerrak, pelikula emanaldiak, e.a.).  Ima Zapardiezek azpimarratu duenez, duela hiru urte martxan jarri zenetik hona gero eta gazte gehiago apuntatzen dira Asialdi Gazteko ekintzetara, eta herriko neska-mutil guztiak animatu ditu parte har dezaten aurrerantzean ere.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu