Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
8:25 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Amorebieta-Etxanoko udalak autodefentsa feministako doako tailer bat antolatu du

autodefensa

Mugalari

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak autodefentsa feministako doako tailer bat antolatu du. Tailer hau Zelaieta Zentroan egingo da datorren azaroaren 19an, larunbata.

Udalak emakumeen ahalduntzerako antolatu duen programaren barruan kokatzen da tailerra. Programa honen helburua emakumeen potentzialtasunak garatzea da, orain arte ezagunak ez diren arloetan.

Autodefentsa feminista eraso matxisten prebentziorako modurik onena da. Zentzu honetan, emakumeei beraien garapen pertsonal integrala hobetzeko helburuarekin tresnak ematea ezinbestekoa da eta baita indarkeria sexistari aurre egiteko prebentziorako eta babeserako bitarteko bat ematea.

Autodefentsa feministako tailerrak emakume bakoitzaren konfiantza garatu nahi du, biktima papera baztertu eta egoera arriskutsuei aurre egiteko gai izateko teknikak ikasi.

·Zortzi orduko tailerra · 8 orduko tailerra da, goiz eta arratsaldez emango dena, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta zati bi izango ditu. Lehenengo zatian aspektu psikologikoak landuko dira, emakumeen baliabide propioak eta indarra aurkitzeko. Zati honetan autoestimu teknikak landuko dira, bakoitzaren esperientziak azalduko dira edota erlaxazio teknikak burutuko dira, bestelako jardueren artean.

Bigarren zatian defentsarako edo erasorako teknika fisikoak landuko dira, lehenengo zatian, psikologikoan, lortutako segurtasuna indartuko dutenak.

Izena emateko epea gaur hasten da, urriak 24, eta azaroaren 4ra arte zabalik egongo da.  Izena emateko 94630 0190 telefono zenbakira deitu daiteke edota posta elektronikoko mezu bat bidali berdintasuna@amorebieta.net. helbidera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu