Igandea,
2024ko Maiatzak19

MugaKultura

loader-image
Durango
8:33 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Amorebieta-Etxanok zoru pelbikoaren patologiaren prebentziorako ikastaro bat antolatu du

Mugalari

Amorebieta-Etxanoko Udalak emakumeei zuzendutako ikastaro bat antolatu du zoru pelbikoaren patologiaren prebentziorako.  Zoru pelbikoa muskulu eta lotailu multzo bat da, sabelaldeko barrunbea ixten duena beheko aldetik.  Puxikari eta uretrari eusten diote, baita umetokiari, baginari eta ipurtesteari ere.  Erditzeek, adinak edo ohitura txarrek berau ahultzea ekar dezakete ondokoak sorraraziz: txizari eutsi ezina, prolapsoak, sexu disfuntzioak edota gerrialdeko mina.

suelo

Okerrera egin ez dezan eta, batez ere, honen egoera hobetzeko, Amorebietako anbulatorioan ikastaro bat egingo da datorren azaroaren 15, 22 eta 29an.   11:00etatik 12:00etara izango da.  Ikastaroa Amorebieta-Etxanoko osasun zentroko emaginak emango du, Pilar Costillasek.

Interesatuta dauden emakumeek izena emateko aukera izango dute azaroaren 4ra arte, 946300190 telefono zenbakira deituz edota berdintasuna@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

banner durango irratia

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu