Laumunarrietak eta Udalak Elorrioko bonbardaketa faxistaren oroituko dute
1937an Aviazone Legionaria 213 zenbakidun eskuadrilla faxistak Elorrion egindako bonbardaketaren 85. urteurrena dela eta, Memoria Historikoaren Laumunarrieta 1937 Elkarteak, Udalarekin lankidetzan, ekitaldi xume bat antolatu du martxoaren 31n eraso haren biktimak omentzeko. Arriola Antzokia alboan dagoen horma-irudiaren aurrean ostegunean egingo den topaketan, parrokiak kanpaiak joko ditu 12:00etan eta frankismoaren errepresioaren ondorioz hildako, zauritutako eta jazarritako […]