Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
6:17 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Laumunarrietak eta Udalak Elorrioko bonbardaketa faxistaren oroituko dute

1937an Aviazone Legionaria 213 zenbakidun eskuadrilla faxistak Elorrion egindako bonbardaketaren 85. urteurrena dela eta, Memoria Historikoaren Laumunarrieta 1937 Elkarteak, Udalarekin lankidetzan, ekitaldi xume bat antolatu du martxoaren 31n eraso haren biktimak omentzeko.

Elorrio.

Arriola Antzokia alboan dagoen horma-irudiaren aurrean ostegunean egingo den topaketan, parrokiak kanpaiak joko ditu 12:00etan eta frankismoaren errepresioaren ondorioz hildako, zauritutako eta jazarritako herritar zibilen omenezko lore-eskaintza egingo da.

Horrela, Laumunarrieta taldeak Elorrioko Memoria Historikoa lantzen jarraitzen du, eta 2022an gauzatuko dituen bi ekintza nabarmendu ditu. Batetik, 1936-1939 Memoria Historikoaren ibilbidea eta bestetik, 1936ko gerrari buruzko informazio-panelak jarri. Eta horretaz gain, gerra ondorengo diktaduran 1945-1975 urteen arteko mugimendu kultural, sindikal eta politikoari buruzko informazioa eta grabazioak biltzen ari dira. Lan horretarako informazio edota testigantzak emateko, jasotzeko edo laguntzeko deia egiten die herritarrei, laumunaelorrio@gmail.com helbidera idatziz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu