Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
8:44 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Durangoko bonbardaketa ezagutzera emateko liburu berria eta urteroko oroimen ekitaldia

Gerediaga Elkarteak, aste honetan, bi ekitaldi nabarmen antolatuko ditu Durangoko Udalak 1937ko bonbardaketa gogoratzeko diseinatutako ekitaldien barruan. Batetik, Jon Irazabal elkarteko kideak ondu duen liburu berri baten aurkezpena, eta bigarren, urteroko oroimen ekitaldia.

 

  1. urtean, Durangoko bonbardaketari buruzko lehen ikerketa argitaratu zuen Jon Irazabal Gerediaga Elkarteko kideak. Hamarkadatan ikertutakoaren emaitza izan zen liburua. Baina ikerketak urteetan jarraitu zuen eta erasoaren 85. Urteurrenerako, azken 20 urteetako ikerketen emaitzak jasotzen dituen liburuxka landu da.

Durangoko Udalak diruz lagundutako argitalpena da, eta Gerediaga Elkartea arduratuko da banaketaz eta salmentaz. Bonbardaketaren harira antolatzen diren ekitaldi esanguratsu guztietan izango da eskuragai 10 euroren truke.

Martxoaren 30ean, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Kurutzesantu Museoan egingo den aurkezpen ekitalira doazenek, doan jasoko dute alea.

Bonbardaketan hildakoei oroimen ekitaldia

1937ko Martxoaren 31n hil eta Durangoko kanposantuan hobi komunetan ehortzitako biktimak izango dira aurten ekitaldiko ardatz. Gerediaga Elkarteak eta Durango 1936 Kultur Elkarteak ikerketa egin zuten iaz, Durangoko Udalaren babesarekin eta Gogora Institutuaren laguntzarekin. Hobi komunetan ehortzi ziren 84 pertsonak identifikatzea izan zen ikerketaren helburua. Guztira, 51 identifikatu ziren izen eta abizenekin, eta 31 pertsonen kasuan, euren senitartekoak lokalizatu ziren.  Oinordekoek jasoko dute euren senideen izenean aitortza aurten.

Gerediaga Elkarteak eta Kriskitin dantza taldeak antolatzen duten ekitaldian, aitortza oroigarria jasoko dute ekitaldian parte hartzeko gonbiteari erantzunez, Andra Mariko elizpeko lehen lerroan jesarriko diren familiartekoek.

Ordubeteko ekitaldia aurreikusita dago. 19:30ean hasiko da eta Carolina Suarez kazetari durangarrak aurkeztuko du. Ekitaldian Durangoko bonbardaketaren eta gerrako ondorioen harira sortutako hiru abesti interpretatuko dira:

  • Ander Erzillak eta Daniel Del Vallek “Agurrik gabeak” kantua. Letra Unai Iturriagarenak eta doinua Ander Erzillarena da.
  • Erika Lagoma, Onintze Azkarate eta Amaia Jaiok “Pertsona duinen errekuentua”. Letra Joseba Sarrionandiarena.
  • Insomnia musika talde durangarrak “Durangoko bonbaketa” abestia. Letra Xabier Amurizak eta musika Ander Erzillak egin zuten. Oroimen ekitaldi honetarako bereziki sortutako kantua, eta urtero musika talde edo musikari ezberdin batek interpretatzen du.

Kriskitin dantza taldeak eskainiko dio ekitaldiari giro solemnea, hasierarako eta lore-eskaintzarako prestatutako dantza piezekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu