Uztargi.klik Amorebieta-Etxanoko argazkizaleen elkartearen ‘Arkitektura’ erakusketa kolektiboa ikusgai Zelaietan
Zelaieta Zentroak erakusketa berri bat jasoko du maiatzean, oraingoan arkitekturari lotua. Uztargi.klik Amorebieta-Etxanoko argazkizaleen elkartearen eskutik, erakusketa kolektibo honek garai eta estilo desberdineko arkitekturari loturiko 26 argazki inguru batzen ditu, ikusleari esperientzia berezi bezain aberasgarria eskainiz. Uztargi.klik elkartea 2013an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da eta argazkigintza adierazpen artistikorako bitarteko gisa erabiltzen du, herritarren […]