Elorrioko udaltzainek desfibriladorea erabiltzeko prestakuntza jaso dute
Mugalari Elorrioko Udala lanean ari da udalerria bihotzeko gaitzen aurrean babestutako gunea izan dadin eta, horrela, Udaltzaingoak desfibriladore bat erosi du. Gailu hori udal kiroldegian dagoenari gehitzen zaio. Ana Otaduik adierazi duenez, “edozein pertsonari gelditu ahal zaio bihotza, edozein unetan eta edozein lekutan. Horregatik, uste dugu ezinbestekoa dela Udaltzaingoak horrelako egoera bati aurre egiteko beharrezkoa […]