Astelehena,
2024ko Maiatzak20

MugaKultura

loader-image
Durango
11:46 am,
temperature icon 15°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

GUTUNA | EH Bildu Atxondo: «EAJ-PNV berriro gezurretan»

 

EH Bildu Atxondo
Atxondoko EAJk etxez etxe banatu duen hauteskunde programaren edukia gogor salatu nahi dugu. Besteak beste, Udaleko kide izan diren, eta gaur egun, EH Bilduko hautagai diren bi kideren aurkako akusazio gogorra egiten da hauteskunde programa horretan: David Cobos (Atxondoko EH Bilduko zerrendaburua) eta Onintze Oleaga (Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaia) jartzen ditu jo puntuan; Atxondoko Alkate eta Alkateorde izan zirenean legez kanpo jardun zutela adierazten du.
Sasoi horretan Udalak alokairuzko lau etxebizitza jarri zituen martxan, eta horien zozketan parte hartzeko zerrendetan izen eman zuten bai David-ek eta baita Onintzek ere. Hori dela eta, Udal Idazkariak, txosten bat egin zuen, non adierazten zuen Sektore Publikoaren Kontratuen Legeen arabera, bi pertsona hauek, Udaleko kide izatean ezin zutela etxebizitza horien zozketan parte hartu karguan jarraitzen bazuten.

Hala ere, idazkariak gaiaren konplexutasuna zela eta, udalaz gaindi egindako beste informe baten menpe jarri zuen bere iritzia.
Zer gertatuko eta Madrilgo Junta Consultiva de Contratación Administrativa deritzon Organuak informe honen kontrakoa adierazi zuen: kasu hauetan ez dela aplikagarria Sektore Publikoaren Kontratuaren Legea, eta beraz, Udaleko kideek
zerbitzu sozial horiek jasotzerakoan beste herritar guztien pareko eskubideak zituztela.

Beraz, argi dago gaur EAJren hauteskunde programan ageri den akusazio hori guztiz gezurrezkoa dela. Akusazio horien larritasunaz ohartarazi nahi dugu: beste batzuen artean prebarikazio delitu batez akusatzen gaituzte: Rosa, David eta Onintze, gaur egungo alkatea, alkategaia, eta Batzar Nagusietarako hautagaia; eta gainera, bost urtetan ixilik egon ondoren, hauteskunde kanpainan egiten dute.

Akusazio faltsua da baina, eta honek ondorio juridiko zehatzak ditu bai bere egileengan eta baita hau zabaltzen duten pertsonengan: delitua da. 2 urteko kartzela zigorra ekar dezakeen delitua da, izan ere, zigor berezia eta larriagoa du hauteskunde kanpainan egiterakoan.

Ondorioak baina ez dira soilik juridikoak: Atxondo herri txikia da, eta denok gara ezagunak. Honelako egoerek ez digute inori mesederik egiten, ez diote herrikidetzari mesederik egiten. Hori idatzi duen pertsonak, hau etxez etxe zabaltzen dabilen pertsona konturatu da nolako kaltea egiten digun guri hiruroi, eta gure familiei?

| ATXONDO | Aurretik ere badugu epaitegietan kereila bat sartuta, orduko sasoian EAJko zinegotzi zirenen aurka, eta ez da erosoa berriz ere herrikideen aurkako kereila bat sartzeko beharrizanean aurkitzea.

EH Bilduk, Rosa, David eta Onintzek, ez dugu politika egiteko modu haubabesten. Gure eredua beste bat da: herri programan azaltzen dugun eredua, zabala eta herritarren arteko bizikidetzan oinarritutakoa. EAJk berriz, beste programa honetan guztiz kontrako eredua proposatzen digu, gezurretan eta herritarren arteko konfrontazioan oinarritutako 4 urte proposatzen dizkigu. Ez dugu horrelakorik nahi.

Jakin badakigu, guk ez dugula deliturik egin, zintzo jokatu dugula, eta hori horrela ez balitz, akusazioa ez litzateke hauteskunde programa batean egingo, baizik eta orain dela 4 urte epaitegietan; honek berak, kentzen dio sinesgarritasun guztia.

Jakin badakigu ere, EAJko herriko alderdikide eta hautagaiak ez datozela bat hauteskunde programa honetan egin zaigun gezurrezko akusazio honekin; horregatik eskatzen diegu zentzuz jokatu dezatela, eta ez ditzatela kalumnia zikinok
babestu.

Eta azkenik, zuzenean eskatzen diegu EAJko zerrendakideei, hauteskunde programa idatzi duten horiei, eta hauteskunde programa zabaldu duten horiei, eginikoa zuzendu dezatela. Azaldu dezatela herriaren aurrean Rosa, David eta Onintzeren aurkako prebarikazio akusazio hori ez dela egiazkoa.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu