Kine Rallyaren zazpigarren edizioa Amorebieta-Etxanon izango da
Amorebieta-Etxanoko Udalak Kine Rallyaren zazpigarren edizioaren berri eman du. Ekitaldi zinematografikoa udalerri zornotzarrean izango da 2023ko azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartean. Lehiaketaren edizio berri honetan, parte-hartzaileek 48 orduko epean film labur bat sortu, filmatu eta editatzeko erronka izango dute aurrez aurre. Film laburretan landu beharko den nahitaezko gaiaren berri ematea Zelaieta Zentroan izango da, azaroaren […]