Durangaldeko Amankomunazgoak euskara arloko diru-laguntzak onartu ditu
Txasio Urtubia Amankomunazgoaren osoko bilkurak euskara arloko diru-laguntzak onartu ditu: batetik, euskara sustatzeko ekintzak garatzeko diru-laguntzak; eta, bestetik, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan, kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzekoak. Euskara sustatzeko ekintzak diruz laguntzeko, ekintza Durangaldeko Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herri guztietan edo batzuetan garatu behar da; alegia, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, […]