Ostirala,
2024ko Maiatzak03

MugaKultura

loader-image
Durango
6:15 am,
temperature icon 8°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

ARGAZKI ERRALDOI BAT EGINGO DUTE · Errefuxiatuen aldeko plataforma sortu da Durangon

Mugalari

Esparru ezberdinetako berrogeitamar bat lagunek; erakunde, alderdi politiko, sindikatoetako ordezkari, zein norbanakok, errefuxiatuen aldeko “Ongi Etorri Errefuxiatuak-Durango” izeneko plataforma sortu dute.

ongi-etorri-errefuxiatuak-durango

Plataformaren helburua errefuxiatuek bizi duten egoeraren inguruan gizartea sentsibilizatzea eta herrian jasotzeko prestatzea da, izan ere, Durangoko Udalak Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren esku utzi baititu udalerrian erabilgarri dauden etxebizitzak.

Ekintzak abian jartzeko plataformak saio bi planifikatu ditu uztailerako. Lehena uztailaren 7an burutuko da. Argazki erraldoi bat egitea da asmoa. Herritar guztiak daude gonbidatuta. Hitzordua 20:00an Andra Marin, handik kalejiran, alde zaharrean zehar, Santa Anaraino. Hantxe egingo da argazkia, ahalik eta jendetsuena. Parte hartzaileei, errefuxiatuen aldeko txapak edota banderolahoriak eroatea proposatzen zaie.

· Karabana · Hurrengo astean berriz, uztailaren 14an, Bilbo, Madril eta Bartzelonatik Tesalonicara (Grecia) abiatuko den karabanaren irteerarekin bat eginez, elkarteratzea egingo da, Andra Marin 20:00etan. Bertan errefuxiatuen egoerari buruzko materiala jarriko da ikusgai.

Durangoko plataforma hau izen bereko euskal “Ongi Etorri Errefuxiatuak” plataforman sartuko da, aurrerantzean burutuko diren ekintzak koordinatzeko.

Zure publizitatea Mugalarin Ikusten da

PINTURA MARTIN

BANNER PINTURAS MARTINBANNER PINTURAS MARTIN

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu