Asteazkena,
2024ko Maiatzak15

MugaKultura

loader-image
Durango
10:57 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Abadiñoko kultur eta ingurune aberastasun guztia bideo batean ikusgai

Tasio Urtubia

Abadiñoko Udalaren Merkataritza. Turismo eta Landa Garapen Arloak  egindako bideo batek Euskal  Herriko herri berezienetako baten  kultur eta natur aberastasuna eta ohiturak biltzen ditu bost minutuko filmazioan, José Luis Navarro alkateak esan duenez. Grabazioak «Abadiño, Ongi Etorri» du izena, zazpi hizkuntzatan irakurri daitekeen ongi etorrizko mezu batekin hasten da eta herria erakusten du gidari harturik herriko leku ikusgarrienetan barrena dabiltzan bi ama-alaben ibilerak.

Sin título-1

Bideoan Abadiñoko bazterren edertasuna erakusten da, hala nola Urkiolako Parke Naturala, Alluittz, Aitz Txiki eta  Untzillaitz mendiak, e.a. «Jende askok Abadiñoko kaleartea baino ez du ezagutzen, baina horrez gain Abadiñok baditu hainbat baserrigune eder  oso aproposak senderismoa egiteko, bizikletan ibiltzeko eta antzeko jarduerei ekiteko. Gure asmoa da  jendeari ezagutaraztea  Abadiñok dituen kultur eta aisialdi aukera guztiak «, esan du alkateak.

· Ondare historikoa · Bideoa airezko irudiz beteta dago eta  herriko ondare historikoa ere erakusten du, esaterako Muntsaratzeko dorrea, Urkiolako santutegia, Astolako etxea, eta hainbat jauretxe. Orobat erakusten ditu  azken urteotako hiri-garapen handiaren adibide diren zenbait eraikin, nola baitira igerilekua, haurreskola berriak eta Errota Kultur Etxea.

Orobat dute toki bat bideoan pilota jokoak, idi-probak, euskal dantzek, jaiek, eta  San Blasek,  azken hauek beren  abelburu eta erroskilen irudiekin. Herriko gastronomia, taberna eta jatetxeak  ere ageri dira bideoan.

Udalak bideoa bere web orrian jarri du edonork ikus dezan. Hona hemen:

Horrez gain, DVD formatoan banatuko du,  Abadiño ekitaldi instituzionaletan sustatzeko. «Gomendatzen diogu jendeari har ditzatela bost minutu bideoa ikusteko, badakigu-eta hala egiten badute gu bisitatzeko gogoz geratuko direla», esan du alkateak.

YKEAI DEPORTES

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu