Durangaldeko Amankomunazgoak euskara arloko diru-laguntzak onartu ditu
Txasio Urtubia
Amankomunazgoaren osoko bilkurak euskara arloko diru-laguntzak onartu ditu: batetik, euskara sustatzeko ekintzak garatzeko diru-laguntzak; eta, bestetik, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan, kanpoko errotuluak eta webguneak euskaraz jartzekoak.

PHOTO · Mankomunitateren weborriaren argazkiak Iban Gorritik (Mugalari) egindakoak dira.
Euskara sustatzeko ekintzak diruz laguntzeko, ekintza Durangaldeko Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herri guztietan edo batzuetan garatu behar da; alegia, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren. Gainera, honako esparru hauekin izan beharko du lotura: familia bidezko transmisioa, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, kulturgintza, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta, sentsibilizazioa eta motibazioa.
Bestalde, errotuluak eta webguneak euskaraz jartzen dituzten establezimenduei dagokienez, horiek ere Amankomunazgoko euskara zerbitzua osatzen duten herrietan egon beharko dute. Halaber, diru-laguntza hauek bateragarriak izango dira beste erakunde batzuek helburu berberarekin argitaratzen dituztenekin.
Diru-laguntza bi horien deialdiak irailean argitaratuko dira.
Zure publizitatea Mugalarin
Elorrioko Udala
Uztailak 16 Para-Cycling Road World Cup · ZATOZTE!