Idoia Otaduy Berrizko zinegotzia izango da Durangaldeko Mankomunitateko presidentea datozen lau urteetan
Atzo arratsaldean Astolako Etxean (Abadiño) elkartu zen Durangaldeko Mankomunitatearen osoko bilkurak, Idoia Otaduy Berrizko Udaleko zinegotzia (EH Bildu) aukeratu zuen erakundeko presidente hurrengo lau urteetarako. Ainara Otxotorena Mañariko alkateak (EH Bildu) hartuko zuen erakundearen presidenteordetza. Idoia Otaduyk 48 urte ditu eta joan den ekainean estreinatu zen zinegotzi gisa; Eroski kooperatibako marketin departamentuko zuzendaritza laguntzailea da. […]