Urgozo iturrian oinarekin emateko sakagailu berriak instalatu dira, ura modu arduratsuagoan erabili ahal izateko
Amorebieta-Etxanoko Udalak oinarekin emateko hiru sakagailu berri jarri ditu Zelaieta parkean dagoen Urgozoko iturri ikonikoan. Hobekuntza hori uraren erabilera eraginkorragoa eta iraunkorragoa sustatzeko diseinatu da, 2030 Agendaren helburuekin bat etorriz. Horrela, iturriak ur fluxu konstante bat izateari utziko dio, eta horrek ura nabarmen aurreztea ekarriko du. Aldez aurretik egunean batez beste 15 m3 kontsumitzen baziren […]