Mallabiko Udalak bat egin du ‘Egin nirekin ere euskaraz’ kanpainarekin, herritar arrazializatuen ahalegina ikusarazteko
Mallabiko Udalak bat egin du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abian jarri duen “Egin nirekin ere euskaraz” kanpainarekin. Ekimenaren helburua da herritarren hizkuntza-jarreretan eragitea eta bereziki pertsona arrazializatuekin euskararen erabileran sortzen diren inertziak azaleratzea. Askotan gertatzen da, itxura edo aurreiritzien eraginez, herritar batzuei automatikoki gaztelaniaz zuzentzea, nahiz eta euskaraz ulertzeko edo hitz egiteko gai izan. UEMAren […]








