Mallabiko jai batzordeak bilera irekia deitu du ostegunerako
MUGA MALLABIA
Mallabiko jai batzordeak bilera irekia egingo du urriaren 1ean, osteguna. Topaketa 18:00etan izango da Kontzejuzarran. Bileran bi gai nagusi jorratuko dira. Alde batetik, urriko jaien protokoloa eta egitaraua landuko dira eta, bestetik, Andra Mari jaien balorazioa egingo da. Deialdia irekita dago parte hartu nahi duten eta horren inguruan ekarpenak egin nahi dituzten herritar guztientzat.







