Asteazkena,
2026ko Azaroak18

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Euskara ere ez da faxismoaren aurrean makurtuko Durangon

MUGA EUSKARA

50 eragile baino gehiagok bat egin dute Euskal Herrian Euskarazek deitutako manifestazio nazionalarekin. Deialdiaren aurkezpen-agerraldia egin dute gaur eguerdian Landako Gunearen eta Plateruenaren kanpoaldean, Durangoko tximinia historikoaren ondoan.

Prentsaurrekoa. ARGAZKIAK · IBAN GORRITI (MUGA)

Euskarak faxismoari eta eskuin muturrari aurre egingo die Durangon. Euskal Herriko 50 eragile baino gehiagok bat egin dute Euskal Herrian Euskarazek abenduaren 5erako deitutako manifestazio nazionalarekin. Mobilizazioa 13:30ean abiatuko da Landako Gunetik, eta antolatzaileek euskaltzaleei dei egin diete Durangoko kaleak betetzera, faxismoaren aurka eta Euskararen Errepublikaren alde.

Deialdiaren berri emateko, atxikimendua adierazi duten hainbat eragiletako ordezkariak gaur eguerdian bildu dira Landako Gunearen eta Plateruenaren kanpoaldean, Durangoko tximinia historikoaren ondoan. Bertan irakurri duten adierazpenean, abenduaren 5eko hitzorduaren garrantzia nabarmendu eta manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

EGOERA

Euskalgintzako eragileez gain, beste borroka esparru batzuetako herri mugimenduetako taldeek eta sindikatuek ere bat egin dute mobilizazioarekin. Atxikimendu horren bidez, euskararen aldeko borroka faxismoaren eta eskuin muturraren aurkako jarrerarekin lotu dute.

Adierazpenean azaldu dutenez, euskararen egungo egoerak haren aldeko borroka bizkortzea eta indartzea eskatzen du. Horretarako, hizkuntzak Euskal Herri osoan lehentasun politiko eta soziala izan behar duela defendatu dute, eta helburu hori euskaltzaleen aktibazioaren eta antolakuntzaren bidez lortuko dela adierazi dute.

Testuak egungo egoera politikoari ere egin dio erreferentzia, eskuin muturra eta faxismoa indartzen ari direla ohartaraziz. Haien esanetan, diskurtso erreakzionarioek eta atzerakoiek gero eta leku handiagoa dute, eta faxismoak garai berrietara egokitzeko gaitasuna erakutsi du, euskaldunen eta bestelako disidentzien zapalkuntza iraunarazteko.

Euskal Herriko historia garaikidea ere ekarri dute gogora. Faxismoak eta frankismoak euskararen eta euskaldunen aurkako zapalkuntzan izandako erantzukizuna azpimarratu dute, baita hizkuntzaren eta gizarte-eskubideen aurka egindako jarduna ere. Era berean, 1960ko hamarkadaren amaierako euskal pizkundea antifrankismoarekin eta antifaxismoarekin lotutako borrokaren barruan kokatu dute.

Horrenbestez, antifaxismoan oinarritutako euskararen aldeko borroka aldarrikatu dute. Euskal Herrian Euskarazek defendatu duenez, faxismoari aurre egiteko bidea Euskararen Errepublika eraikitzea da: balio antifaxistetan oinarritutako Euskal Herri euskaldun eta independentea, Frantziako eta Espainiako estatuetatik askea.

Abenduaren 5ean, beraz, Durangoko Landako Gunetik abiatuko da manifestazio nazionala, 13:30ean. Euskal Herrian Euskarazek euskaltzale guztiei egin die bertaratzeko deia, faxismoaren aurka eta Euskararen Errepublikaren alde.

Abenduaren 5eko manifestaziora atxikitu diren eragileak
  • AEK
  • Aintzat Osasungintza Euskalduntzeko Mugimendua
  • Aldatu Gidoia
  • Askapena
  • Baltsan Elkartea
  • Berbaro Elkartea
  • Bultzada Txuriurdina
  • Burrunba gazte euskaltzaleen taldea
  • EHGAM
  • ELA
  • Ernai
  • Errigora
  • Euskalgintzaren Kontseilua
  • Euskal Herriko Bilgune Feminista
  • Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea
  • Euskal Herriko Kontseilu Sozialista
  • Euskal Herriko Mus Federazioa
  • Euskal Konfederazioa
  • Euskal Udalekuak
  • EuskarAbentura
  • Euskararen Bozgorailua Euskotrenen
  • Elkar Fundazioa
  • Gazte Euskaltzaleon Sarea
  • Gu ere bai!
  • Gure Esku
  • Harrabots – HUEZIko euskara taldea
  • Hau Pittu Hau!
  • Herri Norte Taldea
  • Hizkuntz Eskubideen Behatokia
  • IEP – Ibaetako EHUko euskara taldea
  • Ikama
  • Ikastolen Elkartea
  • Indar Baskonia
  • Indar Gorri
  • Iñigo Cabacas Herri Harmaila
  • ILE – Leioako EHUko euskara taldea
  • Iraultza
  • Jardun Koordinadora
  • Kandelaria Kultur Elkartea
  • KEA – Gasteizko EHUko euskara taldea
  • LAB
  • Naziogintza Taldea
  • NUPeko Euskara Taldea
  • Ostia kolektiboa
  • Pantailak Euskaraz
  • Plazara
  • Sare Antifaxista
  • Sortzen Elkartea
  • Steilas
  • Stop fosilak
  • UEMA
  • 7 baietz
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu