“’WikiEmakumeok’ dokumentala Zinebin estreinatzea zorte ikaragarria da, bozgorailu potentea baita”
JON BARAJA DURANGO ‘WikiEmakumeok’ ikus-entzunezkoa datorren asteartean, azaroak 14, estreinatuko da Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 65. edizioaren barnean. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da BBK Aretoan. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Josi Sierrak ekoiztuta, zuzendaritza eta gidoilaritza lanetan bost emakume aritu dira. Haien artean, Durangon bizi den Marisa Barrena Larruzea zornotzarra […]