Asteartea,
2024ko Apirilak30

MugaKultura

loader-image
Durango
8:39 am,
temperature icon 8°C
Humidity 75 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

Indarkeria matxistaren kontrako gazteentzako II lehiaketa abian da

TESTUA · ANDEREAK ELKARTEA 

Bizkaiko Foru Andundiako Tartekari Sarea Programaren barruan eta Azaroaren 25aren inguruan (Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko eguna), Andereak Elkartetik, Dendak Bai Elkartea, Durangoko Udala eta Andragunearen laguntzarekin Indarkeria matxistaren kontrako Gazteentzako II. Lehiaketa martxan jarri dugu.

Durangoko ikastetxeetan zabaldu egin den ekimen hau, 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendu da eta euskarri digitala oinarria hartuta lan originalak sortzea eskatu zaie gazteei, indarkeria matxistaren aurkako mezu argi batekin.

Jaso ditugun lanak, Durangoko pertsona esanguratsuek osatutako epaimahaiak baloratu ditu eta azaroaren 23an sari banaketa egingo dugu Andragunean. Ekitaldi berezia eskeiniko dugu, Matxalen Ertzilla txeloa eta Ane Rafols abeslaria zuzeneko musikarekin. Gonbidatuta zaudete, etorri ikusten eta parte hartzen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu