Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
3:41 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Archivo para Emakumeok

Martxoak 8a ospatzeko hainbat errebindikazio-jarduera programatu dira Berrizen

por / 24 febrero, 2023

 EMAKUMEOK MUGAn Berrizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, aldarrikatzeko programazio bereziaren berri eman du. Aurten ere, hainbat ekitaldi izango dira martxoaren 8an historikoki emakumeei usurpatu zaizkien eskubideak lortzeko egin diren borroka ugarien esanahia gogoratzeko, oroitzeko eta aldarrikatzeko. Testuinguru horretan, hilabete osoan zehar luzatuko diren jarduerak ez dira faltako, hala nola antzezlanak, kontzertua, […]

Abadiñoko Udalak Martxoaren 8a dela-eta antolatuko diren jardueretan parte hartzeko deia egin die herritarrei 

por / 24 febrero, 2023

 EMAKUMEOK MUGAn Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, datorren martxoaren 8an, Abadiñoko Udaleko Berdintasun eta Aniztasun Sailak emakumeekin lotutako egoeretan eta arazoetan zentratuko den eta antzerkia, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak izango dituen jarduera programa diseinatu du. Abadiñoko Udalak dei egin die herritarrei emakumeen eskubideak eta erabateko berdintasuna aldarrikatzeko antolatutako ekitaldietan parte har dezaten.  Martxoaren 3an hasiko […]

Uri Ruiz Bikandi durangarra hil da: irakaslea, hezitzailea eta idazlea

por / 21 febrero, 2023

🟣 MUGAn Emakumeok  Maria Uribarri Ruiz Bikandi hil da. Wikipediaren arabera, Uri edo Mariuri Durangon jaio zen 1950eko maiatzaren 24an eta  irakaslea, hezitzailea eta idazle euskalduna izan zen, hezkuntzako hainbat arlotan aritua. Filologiako ikasketak egin zituen eta Pedagogian doktorea izan zen. Iurretako (Bizkaia) Catequesis San Miguel ikastolako irakasle zen 1970ean. Hasiera zail, bihurri, korapiloa ezagutu zuen Bizkaiko ikastoletako irakasleen koordinatzaile zela, ikastoletako lehenbiziko lan gatazkak eta Adela Ibabe andereñoaren heriotza barne. Gero, Gasteizera jo […]

IRUNE ARRONDO: “Santa Ageda koplak abesteko gogoa duten guztiak etor daitezela zapatuan Herriaren kalejirara”

por / 2 febrero, 2023

Jon Baraja EMAKUMEOK MUGAn Pandemiak behartutako bi urteko etenaldiaren ostean, larunbat honetan, otsailak 4, Santa Ageda egunaren bezperan, koplak abestera irtengo dira Durangoko Herria elkarteko kideak. Ibilbidea 19:00etan hasiko da Aramotzeko 12 eta 13 zenbakietatik. “Kantatzeko gogoa daukaten guztiak etor daitezela, baldintza bakarra makila ekartzea da”, gonbidatzen du Irune Arrondo Mendiolagaraik, duela ia mende erdi […]

Itziar Gamero ipuin kontalaria izango da bihar Elorrioko Hazigunean

por / 1 febrero, 2023

 EMAKUMEOK MUGAn Martxo erdialdera bitarteko egitaraua aurreratu du Haziguneko taldeak Elorrioko Udalak lagunduta. Ostegunean, hilak 2, Itziar Gamero ipuin kontalaria gonbidatu dute espaziora; 18:00etan hasiko da saioa. Bestetik, otsailaren 8an, asteazkena, tenperekin margotzeko gonbidapena egin dute. Paper handietan mural bat egitea da arratsalderako proposatu duten plana. Otsaileko egitarauarekin bukatzeko, 23an, 18:00etan, osteguna, lehen sorospen ikastaroa […]

PILI ALBERDI: “Kriskitinekin karnabalagaz gozatzeko eskatzen dugun gauza bakarra Surrandiaren maskara eramatea da”

por / 31 enero, 2023

Jon Baraja  EMAKUMEOK MUGAn Inauteriak ate joka ditugu. Kriskitin Dantza Taldeak 2000an ohitura hau berreskuratu zuenetik urtero egiten den bezala, Surrandien eta Hartzaren konpartsa otsailaren 18an, larunbata, aterako da Durangoko kaleetara. “Deialdi zabala da. Gurekin irten eta karnabalagaz gozatu nahi duten guztiek parte hartu ahal dute. Eskatzen den gauza bakarra maskara eramatea da, besterik ez», […]

Lasala konpainiak ‘Dead’ aurkeztuko du larunbatean Durangoko San Agustin Kulturgunean

por / 30 enero, 2023

 EMAKUMEOK MUGAn Lasala konpainiak Dead aurkeztuko du Durangon  larunbatean. Zita 19.00ean hasiko da San Agustin Kulturgunean. Sarreraren prezioa: 10 euro, eta 7,50 bazkideentzat. Espektakulua gazteleraz taularatuko da.  Obra honetan, 4 emakumeren bizitzaren bidez, egungo gizartea irudikatuko da. Gizarte horrek, askotan, gizatasuna kentzen dio emakumeari: den moduan (inperfektua) maitatzeko, askatasunez jarduteko eta familian eta gizartean balio […]

1 3 4 5 6 7 13

Bilatu