Zabalik da Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen Azokaren XXVI. edizioan izena emateko epea
Euskal Herriko emakume nekazari eta artisauek hitzordu berri bat dute datorren martxoaren 9an, Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen Azokaren 26. edizioan. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen da azoka, eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren helburua da emakumeek arlo horretan egindako lana ikusaraztea. Historikoki sektore honetako bizkarrezurra eta eskulana izan dira emakumeak, eta hauen funtzioa ezinbestekoa izan […]