Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
9:45 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Zabalik da Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen Azokaren XXVI. edizioan izena emateko epea

Euskal Herriko emakume nekazari eta artisauek hitzordu berri bat dute datorren martxoaren 9an, Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen Azokaren 26. edizioan. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen da azoka, eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren helburua da emakumeek arlo horretan egindako lana ikusaraztea. Historikoki sektore honetako bizkarrezurra eta eskulana izan dira emakumeak, eta hauen funtzioa ezinbestekoa izan da familien ekonomiarentzat, eta euskal gizarte, kultura eta tradizioarentzat. Azokak 26 urte beteko ditu aurten eta ohi bezala, bertan parte hartuko duten emakumeek artisau eta nekazaritza produktu ugari erakutsiko dituzte, hala nola, ogia, gozogintza, marmeladak, fruta eta barazkiak, fruta gozokiak, arropa, osagarriak eta abar.

Postuak eta izen-emate epea

Zelaieta parkean jarriko den karpan egongo da azoka, 10:00etatik 15:00etara. Izena eman nahi duten emakumeek urtarrilaren 29tik otsailaren 15era egin ahal izango dute, eta ezinbestekoa izango da azokan ikusgai jartzen duten guztia Euskal Herrian egoitza duten emakumeek egina izatea. Izen-ematea udal webguneko ‘Izen-ematea’ atalaren bitartez egin behar da, edo bestela, eskatutako informazioa emanez, emakumeak@landa21.com helbidean.

Udalak deialdiaren ebazpena zuzenean jakinaraziko dio onuradunari, hark emandako helbidean, 2024ko otsailaren 16tik aurrera, onarpena izen ematearen arabera egingo da. Aukeratutako pertsonak 4 eguneko epea izango du onarpena berresteko, jakinarazpena jaso eta gero.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu