Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
11:01 am,
temperature icon 13°C
Humidity 67 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Archivo para Kultura

Bartolome Ertzilla Erdi Mailako Kontserbatorioko ikasleek hiru kontzertu eskainiko dituzte Kurutzesantu museoan

por / 15 mayo, 2018

Maiatzaren 17 eta 18an Bartolome Ertzilla Erdi Mailako Kontserbatorioko ikasleek hiru kontzertu eskainiko dituzte Kurutzesantu museoan. Beste ikasturte batzuetan moduan, hainbat espezialitatetako ikasleek parte hartuko dute, errepertorio zabal batekin. Honako obra hauek izango dira: Mozart, Rachmaninof, Massenet edo Ansorena, beste batzuen artean. Interes eta maila handiko proposamen musikala da, kontserbatorioa amaitzen duten ikasleak direlako. · […]

Egoitz Gallastegik eta Silvia Biellak Berrizko jaietako kartel lehiaketa irabazi dute

por / 14 mayo, 2018

2018ko Kartel Lehiaketaren epamahaiak aurtengo jaietarako kartela aukeratu du, Algortako Egoitz Gallastegi Fullaondoren “Txistu porrue” izeneko kartela hain zuzen ere. Guztira 5 kartel aurkeztu dira eta hiru pasatu dira finalera eta hiruren artean epaimahaikideek “Txistu Porrue“ lelopean aurkeztu zen kartela aukeratu dute. Beraz, honek irabaziko du 400 euroko saria. Bestalde, lehenengo saria lortu duen persona […]

Aurtengo San Trokazetan indar berezia emango zaie kale-antzerki eta musika ekitaldiei

por / 12 mayo, 2018

  · Berdintasun Arloak  kanpaina bat egingo du eraso sexistarik gabeko jaien alde Gaurtik 20ra  bitarteko San Trokaz jaietan indar berezia emango zaie  aurten kale-antzerki eta musika ekitaldiei, jaietako zinegotzi Ima Zapardiezek esan duenez. Guztira 30 bat ekitaldi antolatu dira, adin guztietakoentzat. Aurtengo jaien aurrekontua 50.000€ izango da, iaz baino 15.000€ gehiago. Berdintasun Arloak ere ekintza […]

500 ume baino gehiagok hartuko dute parte Durangoko musika eskolak antolatutako kontzertu didaktikoetan

por / 12 mayo, 2018

Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioak maiatzaren 15 eta 17an kontzertu didaktikoak eskainiko ditu Durango eta Iurretako 5 eta 6 urteko eskola-umeei zuzenduta. Guztira 550 umek hartuko dute parte. Aurten ikastetxeak kontzertu didaktikoak eskaintzen dituen seigarren urtea da. Urte honetan ikastetxeak 2014. urtean egindako proposamena errepikatuko du. Gaia hauxe da: “Peio eta otsoa” ipuin-musikala. […]

1 519 520 521 522 523 662

Bilatu