Asteartea,
2024ko Apirilak30

MugaKultura

loader-image
Durango
9:12 am,
temperature icon 9°C
Humidity 75 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

Aurtengo San Trokazetan indar berezia emango zaie kale-antzerki eta musika ekitaldiei

 

· Berdintasun Arloak  kanpaina bat egingo du eraso sexistarik gabeko jaien alde

Gaurtik 20ra  bitarteko San Trokaz jaietan indar berezia emango zaie  aurten kale-antzerki eta musika ekitaldiei, jaietako zinegotzi Ima Zapardiezek esan duenez. Guztira 30 bat ekitaldi antolatu dira, adin guztietakoentzat. Aurtengo jaien aurrekontua 50.000€ izango da, iaz baino 15.000€ gehiago. Berdintasun Arloak ere ekintza batzuk antolatuko ditu  bere aldetik, jaiak gero eta parekideagoak izan daitezen.

Maiatzaren 18an kale antzerkiaren eguna izango da. Aurrena,  Bapatean Antzerki Taldeak «Baserriko porrusalda» lana esakiniko du  Zeletabe kalean. Egun berean, Tanque Gurugü kale-antzerki taldeak saio bat eskainiko du San Trokaz kalean, eta gauean Deabru Beltzak taldeak  berdintasunaren aldeko «Les tambours de feu» ikuskizuna eskainiko du. Maiatzaren 15ean, Dikothomia Kabareta taldea San Trokaz plazan arituko da.

Musikari dagokionez, maiatzaren 12an Moonshine Wagon eta The Riff Truckers taldeen kontzertua izango da Txanporta plazan; 18an, Les Fous taldeak joko du leku berean, eta 19an The Wilsons, Sumision City Blues, Joseba B. Lenoir eta Willis Drummond arituko dira. Maiatzaren 15ean erromeria izango da Txanporta plazan Luhartz taldearekin.

LUhartz foto

Luhartz.

Maiatzaren 19an paella erraldoi bat prestatuko da Ferialeku plazan. Txartelak salgai egongo dira maiatzaren 14ra arte Zelaietako jubilatuen egoitzan eta Mediatekan (8€).

Umeendako tailerrak, herri jolasak eta abentura parke bat egongo dira, besteak beste. Gazteentzat, kamiseta apaintzeko eta graffiti tailerrak, pedalik gabeko bizikleta lasterketa bat, e.a.  Kirol arloan, San Trokazeko esku pilota eta goma paleta txapelketak jokatuko dira.

Aurtengo kartel lehiaketan 2008an jaiotako umeek hartu dute parte, eta Melina Martínez Moriano neskato abadiñarra izan da irabazlea.

Melina Martinez Moriano San Trokaz 2018

Udalaren Berdintasun Arloak kanpaina bat abiatuko du eraso sexistarik gabeko jaiak bultzatzeko. Horretarako, 1.000 txapa banatuko dira, esaldi hauekin: «Eraso sexistarik ez«, «Ezetza ezetza da», eta «No es no». Txapak dohainik banatuko dira tabernetan, txosnetan, Errotan, Mediatekan, Udal Bulegoan eta Beldur Barik gunean. Leku beretan gida bat banatuko da zeinetan azaltzen den nola jokatu  eraso sexisten aurrean. Txosnetan eraso sexisten aurkako baso-euskarriak ere banatuko dira.

Maiatzaren 15ean Txanporta plazan  Beldur barik gunea jarriko da, herritarrak gonbidatzeko eraso sexisten aurkako mezuak sor ditzaten eta eraso sexisten aurkako esaldiekin apaindutako edalontzi eta txapak banatzeko, Janire Moreno berdintasun arloko zinegotziak azaldu duenez.

Udalak gonbit egin die taberna eta txosnetako arduradunei ez dezaten ipini jaietan musika sexistarik euren lokaletan, eta kartelak banatuko dira taberna eta txosnetan gogoratzeko jendeari  “koipetsua” edo “astuna” izatea edo “eskua sartzea” ez dala ligatzea.

Azkenik, Udalak  herritar guztien eskura jarri du  material berezi bat, Mediatekan jaso daitekeena, jai-egitarauko ekitaldiak genero ikuspegitik aztertzeko. Jarduera horretan parte hartu nahi dutenek  material hori bete ondoren Mediatekara eraman  beharko dute maiatzaren 21a baino lehen, edo emailez bidali berdintasuna@abadiano.org helbidera.

Maiatzaren 30ean batzar bat egingo da Errotan, herritarrek jasotako oharrak aztertu eta  hurrengo urteko jai-egitarauko ekarpenak egiteko. Batzar horretara joan nahi duenak, jakinaraz dezala bere asmoa helbide honetara idatzita: berdintasuna@abadiano.org,  edo telefono honetara deituta: 94 466 94 20.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu