Joan Mari Torrealdai zendu da
Joan Mari Torrealdai Navea forutarra zendu da. Euskal idazlea, euskaltzaina, kazetaria eta soziologoa izan zen, frantziskotarra izandakoa. Euskaldunon Egunkaria-ren Administrazio Kontseiluko kide eta lehendakaria izan zen. Besteak beste, Iraultzaz (1973), Euskal idazleak gaur (1977), Euskal Telebista eta euskara (1985), XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1990-1992), Euskal kultura gaur. Liburuaren mundua (1997), El libro negro del euskara (1998), Martin Ugalde (1998), La censura de Franco y el tema vasco (1999) eta Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren […]