Asteazkena,
2025ko Otsailak12

MugaKultura

loader-image
Durango
9:10 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Archivo para Kultura

Abadiñoko Udalak jarduera egitarau zabala antolatu du Euskararen Eguna dela eta

por / 23 noviembre, 2021

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Abadiñoko Udalak kultur eta aisialdi jarduera sorta zabala eskainiko du azaroaren 26tik abenduaren 4ra bitartean. Euskara hutsezko programazioa herritar guztientzat dago zabalik, baina azpimarratzekoak dira ume eta gazteei bereziki zuzendutako jarduerak: Escape Room saioak herriko ikastetxeetan edo 24 ordutan errodatutako express film laburren lehiaketa. Abenduaren 3an –Euskararen Eguna–, gainera, Errota […]

Bihar arte dago zabalik 2020-2021 ikasturtean euskara ikastegatik laguntzak eskatzeko epea Elorrion

por / 23 noviembre, 2021

Elorrioko Udalak azaroaren 24ra arte -hau da, bihar arte- izango du zabalik 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean euskarazko ikastaroak egin dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntza eskatzeko epea. Elorrion erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek eskatu ahal izango dute Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren barruan kokatzen den laguntza hau. Laguntzaren helburua udalerrian euskararen erabilera sustatzea da herritarrei […]

Gorka Pagonabarraga Agorria durangarra da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalista

por / 23 noviembre, 2021

Etxebarriko frontoian jokatu zen igandean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du Gorka Pagonabarraga Agorria durangarrak.   Segurtasun neurriak indartuta hasi dira finalaurrekoak. Etxebarrian 500 lagunetik gora batu ziren bertan. Bertsozaleak distantziara, baina bertso egarriz eta txalotzeko gogoz hurreratu ziren frontoira. Kantuan, hurrengo bertsolariak: Gorka Pagonabarraga Agorria Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia Imanol Uria Albizuri […]

Euskararen hamabostaldia martxan da Berrizen

por / 23 noviembre, 2021

“Haurren aurrean helduok heldu” kanpainaren barne kokatzen da aurtengo euskara hamabostaldia Berrizen, eta abenduaren 16ra arte ekitaldi ezberdinak egongo dira. Horrela, gaurtik hasita eta abenduaren 5era arte, “Haurren aurrean helduok euskaraz” egitasmoa hasiko da Berrizen, Euskal Herriko beste herri batzuekin batera. Dinamikaren helburua 0-12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea […]

Kultur Arok 10.000 bisita izan ditu, Mikel Urdangarin eta Markeliñeren emanaldiak bertan behera utzi arren

por / 22 noviembre, 2021

Ekitaldi jendetsuenak Ene Kantak taldearen ikuskizuna (1.556 lagun) eta Izaroren kontzertua (1.500 lagun) izan dira. Bi ekintza, behintzat, bertan behera geratu dira: Mikel Urdangarin eta Markeliñe zornotzarrak.  Durangoko Udalak oso balorazio positiboa egin du amaitu berri den eta azken bi hilabeteetan herrian ospatu den ‘Kultur Aro’ programaren inguruan. Guztira, 10.349 pertsona igaro dira ekitaldi horietatik, […]

Durangoko udalak kultura sortzeko 16 beka aurkeztu ditu

por / 19 noviembre, 2021

Durangoko udalak dagoeneko aukeratu ditu «Durango Sor (tzaileen) Leku» beken onuradun izango diren 16 proiektuak. Epai-mahaia sektoreko hiru profesional independentek eta udal arduradun batek osatu dute, euren lana izan da aurkeztutako 39 eskaeretatik interesgarrienak hautatzea. Urte bete egongo da lanok garatzeko.   Beken deialdi honek 95.000 euroko zuzkidura du, eta arte eszenikoetan, ikusentzunezkoetan, musikan, literaturan […]

2022rako udal aurrekontuek ondarearen berreskurapena indartuko dute Durangon

por / 19 noviembre, 2021

Durangoko Udaleko gobernu taldeak 2022rako Udal Aurrekontuen proposamena aurkeztu du. Kontu publiko hedakorrak dira, hainbat arlotan baliabideak handitzeko eta Durangorako proiektu berrietan inbertitzeko aukera emango dutenak. Guztira, 38.711.152,89 euroko aurrekontua izango du Udalak, hau da, iaz baino %14,29 gehiago, orduan kontu publikoak nabarmen jaitsi baitziren, Bizkaiko Foru Aldundiak ekarpen txikiagoa egin zielako udalerriei. Kontu horiei […]

1 270 271 272 273 274 727

Bilatu