Ostirala,
2024ko Maiatzak10

MugaKultura

loader-image
Durango
7:08 am,
temperature icon 12°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

2022rako udal aurrekontuek ondarearen berreskurapena indartuko dute Durangon

Durangoko Udaleko gobernu taldeak 2022rako Udal Aurrekontuen proposamena aurkeztu du. Kontu publiko hedakorrak dira, hainbat arlotan baliabideak handitzeko eta Durangorako proiektu berrietan inbertitzeko aukera emango dutenak.

Andra Mariko elizpea. Kultura

Guztira, 38.711.152,89 euroko aurrekontua izango du Udalak, hau da, iaz baino %14,29 gehiago, orduan kontu publikoak nabarmen jaitsi baitziren, Bizkaiko Foru Aldundiak ekarpen txikiagoa egin zielako udalerriei.

Kontu horiei esker, proiektu garrantzitsuak gauzatu ahal izango dira herrian, hala nola San Roke eta Juan de Itziar eremuetako auzo-etxeak, 308.069,13 eta 80.000 eurorekin, hurrenez hurren. Datorren urterako beste partida garrantzitsuenetako bat Andra Mariko arkupea berritzea izango da, 343.759,35 euroko aurrekontuarekin (bi urteko proiektua da, eta, beraz, 2023an kopuru bera erabiliko da). Pinondo plazaren eta atzeko parkearen birmoldaketak 260.000 euro izango ditu, eta 205.000 euro bideratuko dira haurrentzako jolasak hobetzeko.

Aurrekontuek, gainera, Madalenako herritarren aldarrikapen bati irtenbidea emateko partida bat izango dute, izan ere, 188.400 euroko partida baten bidez Madalenako plaza konpontzea aurreikusten da. Beste partida handienetako bat (373.819 euro) ‘Aramotz Berritu’ proiekturako erabiliko da. Proiektu horren bidez, Aramotz auzoaren urbanizazioa hobetu nahi da, baita irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna ere, Eusko Jaurlaritzarekin eta inguruko bizilagunekin elkarlanean.

Aurrekontuek 100.000 euro dituzte bizikletentzako eta oinezkoentzako guneak handitzeko, Aurrekontu Partehartzaileetan proiekturik bozkatuena izan baitzen. Gainera, 158.000 euro bideratu dira Mugikortasuna hobetzeko eta 270.000 euro bide publikoak hobetzeko. Aurrekontuetako partidarik garrantzitsuenetako bat trantsizio ekologikora bideratuko da, eta hainbat inbertsio egingo dira Energia eta Klima Plana sortzeko (79.787,40 euro), Energia Ikuskaritzak egiteko (75.100 euro), Agenda 2030-erako (80.000 euro) eta energia berriztagarrien instalazioetarako (300.000 euro); izan ere, 534.947,44 euro inbertituko dira gobernu-taldearentzat berebiziko garrantzia duen arlo batean.

2022rako aurrekontuko beste partida batzuk hauek izango dira: eraikin publikoak hobetzeko eta altzariak jartzeko inbertsioak (201.000 euro), Berdintasunerako Hiri Debekatuaren Mapan hautemandako gabeziak konpontzea (200.000 euro), Administrazio Elektronikoa ezartzea eta hobetzea (95.000 euro), ikastetxeetan inbertsioak egitea (67.900) eta zuhaitzak landatzea (25.000 euro).

Ezkurdiko frontoia konpontzeko proiektua, besteak beste, soberakinetik hartuko du Udalak. Hobekuntzak arloka «2021ean Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-bilketa txikiagoa izan denez, iazko kontuetan atzerakada handia izan zen. Aurten, berriz, durangarrei zuzenean eragiten dieten zerbitzuak hobetzeko aukera ematen dizkiguten Aurrekontuak izango ditugu.

Hirigintza proiektuez gain, gure ustez Durangoren etorkizunerako funtsezkoak diren arloetan inbertitu nahi izan dugu, hala nola, Haurtzaro eta Gaztedian, Iraunkortasunean, Berdintasunean, Hezkuntzan edota Enpleguan. Duela urtebete, gure erabateko lehentasuna arlo soziala mantentzea izan zen, eta aurten ere indartu egin dugu, baina margina handiagoa daukagunez beste arlo batzuetan ere inbertitu ahal izan dugu», azaldu dute.

Herrigintza arloan, Berdintasunak %56,66 egin du gora aurrekontuan, Homofobiaren Prebentzioa edo Hiri Debekatuaren Mapatik eratorritako jarduerak bezalako programa berriei esker. Hezkuntza Sailak ere %55,10 handituko du bere partida, Hezkuntzako Plan Estrategiko berriaren ondorioz. Haurtzaroa eta Gazteria (%44), Kultura (%28) eta Enplegua (%24,75) sailek ere gora egin dute.

Lurraldeari dagokionez, Garapen Iraunkorra (Trantsizio Ekologikoa) %128,17 igo da, Mugikortasun Jasangarria %958,33, argiteria publikoa %49,76 eta Merkataritza %113,20 igo dira. Azkenik, Antolaketa arloari dagokionez, igoerarik handiena (%82,69) administrazio elektronikoa ezartzeko eta hobetzeko aplikazioetan eta ekipoetan egindako inbertsioetara bideratuko da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu