Ostirala,
2024ko Maiatzak10

MugaKultura

loader-image
Durango
3:22 pm,
temperature icon 27°C
Humidity 28 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Durangoko udalak kultura sortzeko 16 beka aurkeztu ditu

Durangoko udalak dagoeneko aukeratu ditu «Durango Sor (tzaileen) Leku» beken onuradun izango diren 16 proiektuak. Epai-mahaia sektoreko hiru profesional independentek eta udal arduradun batek osatu dute, euren lana izan da aurkeztutako 39 eskaeretatik interesgarrienak hautatzea. Urte bete egongo da lanok garatzeko.

Mar Mar Teatroa taldearen ‘Tarzan tratamenduan’.

 

Beken deialdi honek 95.000 euroko zuzkidura du, eta arte eszenikoetan, ikusentzunezkoetan, musikan, literaturan eta ilustrazioan, obra plastiko eta grafikoetan eta proiektu kulturaletan sormen-prozesu zehatzak bultzatzea du helburu.

Sorkuntza eszenikoaren kategorian, honako proiektu hauek lagundu dira, 5.000 eurorekin: Igor Iglesiasen “Tarzan tratamenduan”, Cecilia Paganiniren “Muna”, Elene Carretoren “Topatuko garen leku horretan”, Bagara Kolektiboaren “I[n]tera[k]zioa” eta Maider Lopezen «Edurnezuriren Hiru Heriotzak».

Ikus-entzunezko sorkuntzan, 15.000 euro jaso ditu Ainhoa Olasoren «Hemen bizi da maitasuna» proiektuak. Musika-konposizioen sorkuntzari dagokionez, 5.000 euroko laguntza emango zaie Egoitz Etxebarriaren «Amantra» eta Ander Erzillaren «Sustraiak Adarretan» proiektuei.

Literatura eta Ilustrazio lanen sorkuntzarako 5.000 euro jasoko duten proiektuak dira Uxue Egiaren “Ustekabean Krak”, Mikel Uribelarrearen “Gorputz txiki batean jaio nintzen” eta Peru Madalena eta Iraia Okinaren “Dakota Txikiren muki bidaiaria”. Artelan plastiko eta grafikoen sorkuntzarako 5.000 euro jasoko dute: Carlos Martinez Bordoyk “Un agujero en el cielo” lanerako, June Baonza Pagaldayk “Ama ta asunak” proiekturako, Jone Erzilla Etxegibelek “EX3” garatzeko eta Ismael Iglesiasek “Begizulo” proiekturako.

Azkenik, kultura proiektuen kategorian, 10.000 euroko laguntza jasoko du Nerea Gaston Taberaren “Los lavaderos de Barrenkalea” egitasmoak.

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Galder Pérez Radio Euskadiko Kultura edukien zuzendariak, Miriam Romatet Zumaiako Udaleko Kultura saileko zuzendariak, Xabier Galtzarain idazle eta arte kritikariak eta Ane Abanzabalegi Astarloa Kulturgintzako lehendakariak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu